Ordu eta erdiko ikuskizunean, adostasuna lortzen saiatuko dira. Biek arrakasta handia izan zuten Tonterías las Justas saioan, baina gauzak nabarmen aldatu dira ordutik. Ondo moldatuko al dira? Txarto moldatuko al dira? Dena ondo joango al da? Txarto joango al da? Bikoizketak, musika, bideoak, imitazioak, inprobisazioak… horiek guztiak erabiliko dituzte bi komikoek, erabakia hartzeko. Inork ez daki zer erabaki hartuko duen iraganean telebistan oso arrakastatsua izandako bikote honek, baina, adostasuna lortu arte, jendea dibertitu egingo da berriro bikote paregabe honekin, zuzenean, jende guztiaren gozamenerako. #vuelvenNOvuelven, ikuskizuna ikustera bazatoz soilik jakin ahal izango duzu.
http://www.euskalduna.eus/eu/ekitaldiak/dani-flo-vuelven-no-vuelven/