FESTIVITéS

LIETO FIREWORKS
Lieto Fireworks

Antonio Lieto enpresa, Napoliko Visciano herrian kokatua, urteetako esperientziarekin eta kalitatezko lanarekin nabarmendu da arte piroteknikoaren arloan, bai Italian bai nazioarteko mailan. Bere jarduera nagusiak bi dira: alde batetik, ikuskizun piroteknikoen antolaketa, erakunde publiko zein pribatuentzat; bestetik, ikuskizun horien prestaketan aritzen diren profesionalentzako materialaren horniketa.

Azken urteotan, enpresak hainbat sari garrantzitsu jaso ditu. Nabarmenenak dira: Lehen Saria Courchevelgo (Frantzia) Festival International d?Art Pyrotechnique jaialdian, baita Montrealgo 36. edizioko sari berezia ere. Gainera, Mosku, Macao eta Taiwaneko Penghu Uharteak (2025ean) bezalako plaza entzutetsuetan aritu da edo arituko da laster. Donostian 2. Saria lortu zuen 2012an.

Patrocinadores

Ikuskizunaren datak
09
Abuztua
Larunbata
Bahía de La Concha
22:45 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago