TRETATXU
Tretatxu

Anita maravillas & Portal 71 taldeak Tretatxu izeneko bidelapur baten istorioak kontatzen ditu lan honetan. Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea? baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen. Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasun-istorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena.

Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat.

Adina: Denontzat.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO
BARAKALDO
Zirkua, antzerkia eta malabarrak uztartzen dira Són, Xampatito Pato galiziar konpainiak sortutako muntaia xarmangarrian. Agertokian ikusiko diren... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Txema Muñoz-ek Gota lana aurkezten du. Hodeiez osatutako sabaiaren azpian, ura biltze... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARAKALDO
Ikuskizunaren datak
Abendua
Larunbata
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)
17:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago