FAMILIARRA

PLAST&CO - CÍA. TTIPIA
PLAST&CO - Cía. Ttipia
Estrespean bizi den gizon batek, hiri zaratatsu eta iskanbilatsua mendian galdurik dagoen baserri baten ordez aldatzea erabakitzen du. Bertan, hainbeste behar duen bakea topatu nahi du baina baserria ez da berak uste bezain lasaia. Bere barnean izaki bitxi batzuk bizi dira eta ez dute haien etxea usteko inolako asmorik. Plast jaunaren kontra ari dira lehia bizian, izan ere, “Plast & Company”-ren jabeak haien etxea plastiko nazkagarriz bete du.

Plastikoa gainetik kentzeko Nikaxio, haien sortzailea eta etxearen aurreko jabea, topatu behar dute, berak bakarrik konpondu baitezake sortutako anabasa, Era berean, gure protagonistak ere Nikaxio topatu beharko du izaki ezeroso hauek bistatik galtzeko aukera bakarra delako. Baina Nikaxio ez da inondik agertzen eta badirudi ez dela inoiz itzuliko.

Non sartu da Nikaxio? Eta garrantzitsuena… Nola konponduko dituzte etxe honen apopiloek arazo guzti hauek?

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO
BARAKALDO
Ene kantak Erdi Aroan agertuko da ezustean, Amaiur herrian, zehazki. Bertan, gure lag... (gehiago irakurri)
BILBAO DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bidutziren kaiolan sartzera ausartuko zinateke? Inauteri gauean, munstroek eta gizaki... (gehiago irakurri)
ERMUA GETXO LEIOA DURANGO EIBAR SOPELA B...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago