FAMILIARRA

LIBURU BABY KLUBA ONLINE
Liburu Baby Kluba online

Nazioarteko Haur Liburuaren Eguna ospatzeko Liburu Baby Kluba online saio berri bat eskeiniko da.

Saio hau, apirilaren 2an, 10:00etatik aurrera, ikusgai egongo da. Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.

Saio honetan Monica Graciak Hartz Arre, Hartz Arre, zer ikusmira? izeneko liburua irakurriko du. Pamiela argitaletxeari esker, Bill Martin Jr. eta Eric Carle-k idatzi eta ilustratutako liburuaz goza dezakegu. Saioa Casares-Tomasene Kultur Etxeko liburutegian grabatu da.

Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, Mestiza elkartearen eskutik.

Bideoak direla eta, urtean zehar, lau argitaratuko dira, bi euskaraz eta bana gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Frantzia. Zuzendaria: Lino DiSalvo. Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Playm... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
AEB. Zuzendaritza:  Jared Bush, Byron Howard, Charise Castro Smith  Informazio gehi... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
AEB. Eric Darnell,Tom McGrath. Informazio gehiago Imdb webgunean: Madagascar (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Pirritxe... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
02
Apirila
Asteartea

10:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago