FAMILIARRA
Testua: Jonan Hernández

KIBUBU (MARIE DE JONGH)
Askatasuna, gorila baten arabera
Bi pailazo eta gorila bat dira keinu bidezko antzerti-obra honetako protagonistak. Entretenitu ez ezik, gizakion eta animalien arte harremanari buruz gogoeta piztea du helburu 'Kibubu'-k. Marie de Jongh-ek sortu du, publiko familiarrari hitz egiteko sentiberatasun berezia duen konpainia.

Posible da familia guztiari zuzendutako antzertia sortzea, entretenitu ez ezik gai sakonei buruz gogoeta piztuz aldi berean? Marie de Jongh euskal konpainiak baietz erakutsi du orain arteko lan guztietan, amatasuna eta haurrek pairatzen dituzten tratu txarrak bezalako gaiak jorratuz. Lan honetan, berriz, hirukote xelebrea aurkezten du: Xebas eta Coco pailazoak eta hauek erositako Kibubu gorila. Zirku-ikuskizunaz gain, haien bizitza ere aldatuko du animaliak.

Hain zuzen ere, Kibuburen karakterizazioa izan da antzezlan honetako erronka tekniko nagusia. Zinemarako efektu berezietan espezializatutako Quimera Fx enpresa bilbotarra arduratu da horretaz. Eta lortutako errealismo maila ikaragarria izan da.

Clownen eta animaliaren arteko topaketak ezusteko gertakizunak eragingo ditu. "Askatasunari eginiko kantua da, kaiola batean bizi den istorioaren bidez kontatua", azaldu du lanaren egileak, Jokin Oregi dramaturgoak. 

Betiko legez, irribarrea beste zerbait kontatzeko bidea izango da.

Askatasuna, gorila baten arabera
Askatasuna, gorila baten arabera

Segur aski asko interesatuko zaizu...
MARIE DE JONGH
Bi pailazo eta gorila bat dira keinu bidezko antzerti-obra honetako protagonistak. Entretenitu ez ezik, gizakion eta animalie... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago