FAMILIARRA

IRATXOEN KANTU SEKRETUAK
IRATXOEN KANTU SEKRETUAK
Iratxoen kantu sekrekuak magiaz beteriko ikuskizuna da. Iratxoen kantu sekretuen
bidez Gookapi baso magikoan murgilduko gara eta iratxoen sekretu ugari ezagutuko
ditugu. Haiekin batera gure ingurune naturala maitatzen eta babesten ikasiko dugu.
Pintxo iratxoak, 3D abatar elkarreragileak, ikusentzuleoi bere unibertsoko sekretuak
kontatuko dizkigu eta baita mundu magikoan murgiltzeko kanta, hitz eta koreografiak
erakutsiko ere. Pintxo, Mithy, Liz, Hur, Xira, Maisu Jakintsu eta bestelako iratxoek
Iñigito Txapelpunk abeslariarekin, Andrea Covadonga, Alazne Astorga eta Ugaitz
Alegria aktoreekin eta Irati eta Naia Petralanda dantzariekin talde berezi bezain
txundigarria sortu dute. Magiak gainontzekoa egin du, inoiz ez bezalako ikuskizun
berritzaile eta emozioz beterikoa sortuz.
Nola?
Ba egia esan, dena hasten da abesti batekin… eta gero beste bat dator, eta beste bat…
eta azkenerako unibertso magiko bat eratzen da. Eta hor, magia horretan murgilduta,
haur zein gurasoak giro alaian murgiltzen dira helburu soil batekin: ondo pasatzea!

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ume batzuk jolasean dabiltza dena hasten den herrian, baldintzatzailerik gabe. Hiruro... (gehiago irakurri)
BILBAO
BARAKALDO
Logela Multimedia musika, antzerkia, dantza eta bideosormena uztartzeko maisutasunaga... (gehiago irakurri)
AMOREBIETA-ETXANO LEIOA ANDOAIN IGORRE D...
'Txiki Rock: Euskal rockari errepasoa 'Euskal Herriko rockean txikiei hasiera ematen ... (gehiago irakurri)
GETXO BERRIZ
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago