FAMILIARRA
Testua: Kmon

CACHE-CACHE (LA GUIMBARDE)
La Guimbarde
FESTIVAL INTERNACIONAL DE TEATRO VITORIA-GASTEIZ
Festival Internacional de TeatroCACHE-CACHE
Ume txikientzako antzerki-proposamen interesgarria, La Guimbarde (Belgika) konpainiaren eskutik. Ezkutaketan jolasteko erabiltzen den erritualaren irudikapena. Txiki-txikitatik arteak zuzenean ezagutzeko gonbita, sorpresaz eta emozioz betea (urtebete eta bost urte bitartean).
Jaialdia ikuskizun delikatu eta irudimentsu batekin hasiko da: Bells and Spells, Charles Chaplin-en biloba Aurelia Thierréeren eskutik.

Ez dira faltako estatuko konpainia eta sorkuntza-zentroak (Zentro Dramatiko Nazionala, Teatro de la Abadia, Kamikaze, etab.), ezta bertakoak ere (16 guztira), hala nola El Mono Habitado, Proyecto Larrua, Pez Limbo, Ortzai... Gainera, tokiko sei konpainiak pieza bereziak sortuko dituzte edizio honetarako, Off Lokal zikloaren barruan.

Horri guztiari esker, hainbat aktorek zapalduko dituzte gure agertokiak (Javier Cámara, Diana Palazón, Miguel Rellán, Irene Escolar edo Aitziber Garmendia), antzerkigile handien lanak eskaintzearren (Pascal Rambert, Peter Brook, Sergio Peris-Mencheta, Pablo Remón, José Martret, Daniel Veronese eta beste asko).

Era berean, haur txikiei eta familiei 8 proiektu proposatuko zaizkie, zirkoaz, dantzaz, txotxongiloez eta pailazoez goza dezaten.

Guztira 34 ikuskizun eta 44 saio izango dira: 9 nazioartekoak, 9 nazionalak eta 16 euskal konpainienak. Ikuskizun horietatik, 12 estreinaldi absolutuak izango dira; 5, estatu mailako estreinaldiak, eta 6, Euskadin lehen aldiz ikusiko direnak.

Jendearekiko topaketak berreskuratzea eta emanaldiak espazio ez-konbentzionaletan edo antzezleekin agertokia partekatuz egitea normaltasunera itzultzearen seinale argia dira.

Zalantzarik gabe, 47. edizioan elkar ikusteko eta antzerkiaren eta arte eszenikoen magiaz gozatzeko ohitura berreskuratuko dugu.

Eskuragarri dauzkazu 47. Antzerki Jaialdiaren Aldizkaria pdf eta sarrera-salmentari buruzko informazioa.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
VICKY LUENGO
Vicky Luengo da, Londresko West Enden eta Broadwayn ingelesez erabateko arrakasta lor... (gehiago irakurri)
BILBAO
Cristiana Morganti dantzari bakarlaria izan zen 1993tik 2014ra arte Pina Bausch koreografo mitikoak sortutako konpainian. 'Je... (gehiago irakurri)
Martha Graham Dance Companyk bere hartan zaindu du sortzailearen ondarea, XX. mendeko dantza eta artearen ikonoetakoa izan ba... (gehiago irakurri)
'Zure kontsumorako umore feminista' ikuskizunak eguneroko bizitzan gertatzen diren indarkeria matxistako egoerei buruzko umor... (gehiago irakurri)
Ana Belén eta Jesús Noguero dira Shakespeareren klasikoari egindako 'Romeo eta Julieta despiertan' berrikuspen berriaren prot... (gehiago irakurri)
PILOBOLUS DANCE
Pilobolus konpainia estatubatuarrak 50 urte bete ditu, koreografietan gorputzaren gaitasun fisikoen mugetaraino iritsiz. Broa... (gehiago irakurri)
MARIE DE JONGH
Marie de Jongh konpainiak sentiberatasun eta poesia bisual guztia isuriz landu du ‘Ama’, inoiz besteak zaintzen ikasi gabe gu... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago