FAMILIARRA

ESAN, GALTZERDI MAITEA
Esan, galtzerdi maitea

Istorio kontalari bikaina zen gure aitona. Bere galtzerdi dendan jasotzen zituen istoria guztiak; handi zein txikiak, argi zein ilunak, koloretsuak zein zuri-beltzak. Asko ikusia zen galtzerdi-denda hura eta are gehiago ikusiak ziren bertako galtzerdiak. Zapotxin aitonaren galtzerdi-dendara joango da bisitan, aitona, ordea, ez da inondik ageri. Halere, altxor txiki bat utzi du Zapotxinentzat.

Antzerkiak bidaia txiki-handi bat planteatzen du eta publikoa guztiz mugilduko da, uneoro ba- patekotasunak pisu handia baitu ikuskizunean. Bertso musikatu mordoa biltzen duen istorioa da gaurkoa! Galtzerdiek kontatuko diote protagonistari beren jabeek abenturak eta Zapotxinek bere herria nola eta nork sortua izan den ulertuko du. Modu harrigarri batean, Elbira Zipitria ikastolen sortzailea, Lazkao Txiki, sare joslea eta beste zenbait lagun izango ditu bisitan Zapotxinek. Publikoak eta denok ozen errepikatuko dugu: Esan, galtzerdi maitea!

Adina: 3-10 urte.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Maxek aldaketa berri eta garrantzitsuei egin behar die aurre bere bizitzan: Katie jab... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Edozein pailazoren habitat naturala eszena da, bere publikoarekin. Baina zer gertatze... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
25
Maiatza
Larunbata
Larrotxene K.E.
17:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago