FAMILIARRA
Testua: Tornado Compañía

LAPURMINAK (COMPAÑÍA TORNADO)
Compañía Tornado
UKB
Compañía Tornado: Lapurminak (Durango)
2017-06-04
Hona hemen egoera larri, aldrebes eta bihurriz jositako komedia bat. Ikusleak ikuskizunaren partaide izango dira, eta garrantzi gutxiko lapur talde honen ibilbideari jarraituko diote.

Txema auzoko mutil ona da. Denek maite dute. Hori gutxi balitz, orain loteria tokatu zaio, 6 milioi euro, alajaina! Eta diru guztia kausa on batean laguntzeko ematea erabaki du. Txemaren lagunak nazkatuta daude hainbeste filantropiaz eta besteengan hainbeste pentsatzeaz, eta dirua beste plan batzuetarako erabili nahi dute…

Saria duen loteria txartel bat, bi ergel gutxienez, ia-ia amodiozko triangelu bat eta lapur­tzeko eskubidea duten lau lagun… A zer poza!

Hona hemen egoera larri, aldrebes eta bihurriz jositako komedia bat. Ikusleak ikuskizunaren partaide izango dira, eta garrantzi gutxiko lapur talde honen ibilbideari jarraituko diote.

+ INFO
2014an, Pabilioi 6 ikerketa-laborategiaren lehen edizioaren barruan, Tornado konpainia eratu zen, barre eragiteko helburu serioarekin. Pablo Ibarluzearen gidaritzapean, liskar horietan aditua baita, eta Patricia Urrutia, Aitor Fernandino, Ion Zumelaga eta Pako Revueltas ordezkariekin, “Godot” sortu zuen; Beckett-en klasikoaren oso bertsio berezia izan zen, eta ikusleek eta kritikariek ondo baino hobeto hartu zuten.
Ibarluzea, nazioartean esperientzia zabala baitu, clowna izan zen Cirque Du Soleil delakoaren Dralion ikuskizunean eta YINdeYAN Teatro fundatu zuen; hor, nazioarteko ikastaroak ematen ditu, non 15 nazionalitate baino gehiagoko ikasleek parte hartzen duten. Gainera, Dxusturi Teatroaren “Cirque de Légume” eta “Konpota”, Anodino Teatroaren “Zerura eroria” eta “Mr. Pichichi” (Euskadiko kale-ikuskizun onenarentzako saria Leioako 2016ko Umore Azokan) zuzendu ditu, besteak beste.
Bere lehen areto-produkzio horren arrakastaren ostean, konpainia site specific batekin itzuli da. Proposamen horretan, ekintzak funtzio bakoitzaren espazio zehatzera egokitzen dira, eta, beraz, emanaldi bakoitza berdingabea da. Gainera, jokalari-zerrenda bikaina da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
SHAKTI OLAIZOLA
Clowna, ekilibrismoak eta zuzeneko musika ageri dira kale-antzerkiko pieza samur honetan, Shakti Olaizola antzezleak eta Jose... (gehiago irakurri)
Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak (EIJO) euskal kontserbatorioetako jazz eta musika moderno ikaslerik onenak biltzen ditu ber... (gehiago irakurri)
Tokyo Brass Style kalean entzun daitekeen metal-talderik berezienetakoa dugu. Emakumezko hamar musikarik osatzen dute jazz, s... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Ohikoa denez, uda sasoia heltzearekin batera, Durangoko Udalak eta San Agustin Kultur Guneak  UDA KALEAN BIZI egitaraua aurke... (gehiago irakurri)
HORTZMUGA TEATROA
Ikus-entzuleen inplikazioa bilatzen duen kale-ikuskizun irrigarri eta zirikatzailea. 'Femmes' lanean, bere iraultza martxan j... (gehiago irakurri)
Eskarmentu handiko ilusionista iaioak. David Blanco eta Asier Kidam magoek bat egingo dute zalantzarik gabe ikusgarria eta ha... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago