FAMILIARRA

ALBERT
Albert

Albert, mutil azkar eta lotsagabea da. Herri osoa beldurtuta du bere bihurrikeriekin. Egun batean, nahigabe, herriko monumento ezagunena lurrera botako du; Leopoldus famatuaren estatua, globo hegaldietako kapitaina eta herriko heroia. Hanka-sartzea konpontzeko modu bakarra ikusten du Albertek: munduan barrena bidaiatu eta globo hegaldietako kapitain gisa itzuli!. Hori da mundo osoa berarekin harro egoteko bide bakarra! Halaber, mota horretako abentura eroan hasteko beharrezkoa du norbaiten laguntza. Alberten lagunik onena Egon da. Hark, ordea, beste plan batzuk dituela esaten dionean, Albertek, zeharo itsututa, bere laguna bahituko du eta upel zahar batean abiatuko dira ibaian behera urrutiko herrialde misteriotsu batera heltzeko asmotan. Egonek haserre jarraitzen badu ere. erronka guztie aurre egiteko elkarren laguntza beharko dute, eta egoera horrek bidaia hasi aurreko adiskidetasuna berreskuratzera daramatza.

Danimarka

Zuzendaria: Karsten Kiilerich

Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Albert


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ume batzuk jolasean dabiltza dena hasten den herrian, baldintzatzailerik gabe. Hiruro... (gehiago irakurri)
BILBAO
BARAKALDO
BARAKALDO
Ikuskizunaren datak
02
Abuztua
Larunbata
Aiete K.E.
17:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago