ARTEA

Forever Toys

FOREVER TOYS erakusketan, Art Toy Gama kolektiboak hausnarketa bat egiten du gizakiok jostailuekin gure bizitzan dugun eta historian izan dugun harremanari buruz.

Art toys-en mugimendu artistikoa gero eta errealitate kementsuagoa da gure gizartean, eta hainbat lekutan aurki daitezke, hala nola online enkanteak egiten dituzten dendetan, arte-galerietan eta mundu guztiko arte garaikideko museoetan.

Art toys-ak edo egile-jostailuak artelanak, diseinu-lanak, apaingarriak eta bilduma-piezak dira. Egun, hainbat herrialdetako eta kulturetako artistek mihise gisa erabiltzen dituzte jostailu horiek, egile bakoitzak munduari begiratzeko, hura interpretatzeko eta eraldatzeko duen modua erakusteko.

Erakusketa honetan mundu guztiko 100 artista baino gehiagoren lanak bildu dira, 200dik gora lan, 1990eko hamarkadan sortutako mugimendu artistiko berria ezagutu ahal izateko.

Bi bisita gidatu egongo dira: irailaren 14an, gaztelaniaz; urriaren 5ean, euskaraz. Biak 18:00etan izango dira. Ez da izenik eman behar.

Live Painting-Murala-Pintura zuzenean: irailaren 21ean, kultur etxeko gaztelekuan, 20:30ean. Judas Arrieta.

Komisarioa: Judas Arrieta.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatak, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Areto Berria.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago