KIMU (MARIE DE JONGH)
Kimu (Marie de Jongh)
Sinopsia

Kimu, natura eta irudimena, irudimena eta natura, biak uztartzen dituen ikuskizuna da. Aukera infinituak eskeintzen dituzten unibertsoak biak, elikatzen ez baditugu, zaintzen ez baditugu, ereiten ez baditugu, horixe izango dugu: aukera gutxiago. Errealismo magikotik kontaturiko istorioa, maskara eta hitza baliatzen dituen ikuskizuna.

Gure istorioa oraindik iritsi ez den egun batean hasten da. O andereak multinazional batentzat egiten du lan. Etxeak diseinatzen ditu pertsona bakoitzak berea izan dezan. Lantegian geratzen den langile bakarra da. O anderea puntuala da, ordenatua eta garbia, eta pozik bizi da. Eta hala ez bada, pozaren pilula hartzen du. Azken boladan oso kezkatuta dago ideiak agortu egin zaizkiolako. Halako batean baina, gertaera bitxi batek dena aldatuko du erabat eta betirako: euli bat sartzen da bulegoan.

Marie de Jongh konpainiak ekoiztua, hurrengo erakundeen laguntzarekin: Arriaga Antzokia, La Sala Sabadell, Eskena, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Harrobia, Etxepare Institutua, INAEM, Leioako Udala, Amorebieta Etxanoko Udala eta Laboral Kutxa.

Kredituak

Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
Antzezleak: Ana Martínez, Jokin Oregi
Artista plastikoa: Rosa Solé
Maskara: Javier Tirado
Zuzendari laguntzailea: Ana Meabe
Eszenografiaren diseinua: Alejandro Andújar
Musika: Adrian García de los Ojos
Soinu espazioa: Ibon Aguirre
Argiztapenaren diseinua: Eduardo Berja


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AMOREBIETA-ETXANO
Lasala konpainiak Alai familian lana taularatuko du. Alaik sei urte ditu eta bere amo... (gehiago irakurri)
AMOREBIETA-ETXANO
AMOREBIETA-ETXANO
Aurtengo denboraldiak musikak sortzen dituen sentsazioak izango ditu hizpide. Doinuek... (gehiago irakurri)
AMOREBIETA-ETXANO
Maskara antzerkiaren bidez irudimenezko munduak sortzeko maisutasuna erakutsi du berr... (gehiago irakurri)
SOPELA AMOREBIETA-ETXANO
ALBACETE ALICANTE/ALACANT ALMERÍA BADAJO...
Ikuskizunaren datak
Apirila
Larunbata
Zornotza Aretoa
17:30 H
Amorebieta-Etxano
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago