ARTE ESZENIKOAK
Testua: Admin

BALLET CARMEN ROCHE
Udako gau bateko amets dantzatua
2014-01-30
60ko hamarkadan hasitako ibilbidearekin, Carmen Roche (Zaragoza, 1948) Espainiako dantzaren ezinbesteko izenetako bat da. Iblibide arrakastatsuaren ondoren, 1998a bere izena daraman konpainia sortu zuen. Shakespeareren klasikoaren bertsio gaurkotua eta dantzatua proposatzen du orain.

 

Dantzaren eta 'Udako gau baten ametsa' bezalako klasiko baten magia  oso gutxitan gertatzen da moldaketa berri honetan bezain ulerterraz ikusle guztientzat. Hala izango da Carmen Rocheren baletak biltzen dituen freskotasun, gaztetasun eta kalitateagatik; Shakespeareren pertsonaiak birsortu egin ditu eszenografia soila eta Henry Purcello konpositore barroko britainiarraren musika oinarri hartuta.

 

Proposamen honek duen erakargarritasuna 15 urtez Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean aritutako Tony Fabre koreografoaren ekarpenean datza. "Muntaiaren gakoa da", dio Carmen Rochek, konpainiaren eta bere izena daraman eskolaren sortzaile, eta berriki Arte Ederren Urrezko Dominaren irabazi duenak. "Historia  ulergarria izatea lortu du, mugimenduen eta dantzarien espresibitatearen bidez", gehitu du.

Dantza bihurtutako udako gau bateko ametsa, generoarekin ohituta ez daudenentzat ere aproposa den ikuskizun eder batean.

 
 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
La Senior de Larruaren You have an inner world, and so what? piezak heldutasuna eta esperientzia aldarrikatzen ditu, adinaren inguruko estereotip... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Neri(H)ari - Myriam Perez Cazabonen 40. Bidegurutzea lana inflexio une bat da: norbera eta ingurua galderez betetze bat. Bada, aurrerantz begirat... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Georgiako Dantza eta Kantu Ensemble Nazionalak - Erisioni, Kaukasoko folklore-talde zahar eta historikoenak, Georgiako ondare kulturalaren alderd... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago