ARTE ESZENIKOAK
Testua: Andoni Marcos

RED BULL FLYING BACH
RED BULL FLYING BACH
RED BULL FLYING BACH
2016-09-14
Red Bull Flying Bach kontzeptua 2010. urtean sortu zen, hiri-dantzaren munduko eskolarik garrantzitsuenetako baten sortzaileak, Vartan Bassilek, breakeko dantzariak Juan Sebastián Bachek konposatutako preludioen eta fugen bi ziklo elkartzen dituen “Ongi girotutako klabezina” izeneko musikaren erritmoan dantzatzen duten showa sortzea erabaki zuenean.

Hip Hop estiloaren eta Alemaniako konpositore bikainaren musikaren konbinazio sortzaileak emaitza harrigarria dakar, eta musika klasikoaren eta gazteen kulturaren arteko mugak zeharkatu daitezkeela erakusten duen adibidea da: notaz nota, urratsez urrats, piano-klabikordio eta erritmo elektrikoekin. “Flying Steps” eskolak eta Chisoph Hagelek Bachen unibertso sortzailearen eta kaleko kulturaren arteko hesia apurtzen dute.

Proiektua abiarazi zenetik, “Red Bull Flying Bach” ikuskizuna planeta guztiko ehunka antzokitan egin da: Viena, Stockholm, Mosku, Praga, Zurich, Oslo, Kopenhage, Singapur, Baku, Doha, Dubai, Tokio, Beirut, Istanbul, Txileko Santiago, Chicago, Montreal, Toronto, Auckland, Melbourne, Canberra edo Sydney, besteak beste. Soilik 2015. urtean, 370.000 pertsonaren baino gehiagoren aurkeztu zen.

 

red-bull-flying-bach-vn22363-vst372


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BARAKALDO
Lasala konpainiak Alai familian lana taularatuko du. Alaik sei urte ditu eta bere amo... (gehiago irakurri)
AMOREBIETA-ETXANO
SANTURTZI DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
BREAKONSTAGE
BARAKALDO
Hofesh Shechter koreografo eta konpositorearen konpainiak Theatre of Dreams aurkeztuk... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago