ARTE ESZENIKOAK

RAÍCES DEL CÁUCASO
Raíces del Cáucaso

Georgiako Dantza eta Kantu Ensemble Nazionalak - Erisioni, Kaukasoko folklore-talde zahar eta historikoenak, Georgiako ondare kulturalaren alderdi adierazgarrienak biltzen dituen Raíces del Cáucaso ikuskizuna eskainiko du. Agertokian, 20 abeslarik eta 20 dantzarik dantza tradizionalen eta kantu polifonikoen hautaketa landua interpretatuko dute, herrialdeko eskualdeen aberastasuna eta aniztasuna islatzeko.

Errepertorioa belaunaldiz belaunaldi transmititutako pieza folklorikoek osatzen dute ?horietako asko XX. mendea baino lehenagokoak?, baita historian zehar jasotako gaien moldaketa eszenikoek ere, folklore nazionala zaintzeko eta biziberritzeko etengabeko ahaleginean. Emanaldia jatorrizko formekiko fideltasunak nabarmentzen du, baita eszenaratzearen adierazpen-indarrak eta Georgiako polifoniaren ahots-sakontasunak ere ?UNESCOk Gizateriaren Ondare Kultural Immaterial aitortua du?.

Musikak bizia hartzen du Georgiako musika-tresna tradizionalei esker -panduria, chonguria, dolia eta salamuria, adibidez-, eta horiek benetako sonoritatea ematen diote ikuskizunari.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
La Senior de Larruaren You have an inner world, and so what? piezak heldutasuna eta esperientzia aldarrikatzen ditu, adinaren inguruko estereotip... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Neri(H)ari - Myriam Perez Cazabonen 40. Bidegurutzea lana inflexio une bat da: norbera eta ingurua galderez betetze bat. Bada, aurrerantz begirat... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Otsaila
Larunbata
Victoria Eugenia Antzokia
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Otsaila
Larunbata
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago