ARTE ESZENIKOAK

40. BIDEGURUTZEA
40. Bidegurutzea

Neri(H)ari - Myriam Perez Cazabonen 40. Bidegurutzea lana inflexio une bat da: norbera eta ingurua galderez betetze bat. Bada, aurrerantz begiratu ahal izateko, atzera-begiratze bat; edo ber-begiratze bat. Bidean egote eta egite bat. Pentsamendu, ekintza eta paisaia ezberdinetatik, bakardadean igarotze bat eta horrela adierazten du artistak:

?Behin eta berriz errepikatzen zaidan amets bat dut: hortz guztiak etengabe erortzen zaizkidanarena. Zer edo zerren amaiera isladatzen omen du? Izan daiteke bidegurutze baten erdian aurkitzen gareneko momentu horietako bati egokitzea: zein bide utzi? Zein aukeratu? Baditut gainazaleko geruza gogorrak desegiteko eta itzalean, bazterrean edo zirriborroetan geratzen diren beste egiteei atenditzeko nahia eta beharra. Pilatu zaizkit norabide argirik gabeko une nahasiak: eta orain? ?zer egin, norantz jo, nola egokitu??

Informazio gehiago: neri(h)ari

Ideia, zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon. Argazkiak: Aitziber Orkoloaga, Nagore Legarreta.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
La Senior de Larruaren You have an inner world, and so what? piezak heldutasuna eta esperientzia aldarrikatzen ditu, adinaren inguruko estereotip... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Georgiako Dantza eta Kantu Ensemble Nazionalak - Erisioni, Kaukasoko folklore-talde zahar eta historikoenak, Georgiako ondare kulturalaren alderd... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Otsaila
Larunbata
Gazteszena (Egia)
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago