Ertza konpainiak Kandela & Erre lana taularatuko du: "Zertarako balio du kandela itzali batek? Gehienez ere, apaingarri gisa. Argia egin nahi badu, kandela piztuta egon beharko da; eta piztuta baldin badago, kandela erre egiten da. Kontsumitu egiten da.
Gure bi pertsonaiak, aita-alabak badira ere, eta etxe berdinean bizi diren arren, gutxi dakite bata besteaz. Badirudi azken egun hauetan joera hori aldatzera doala, edo gutxienez aldatzeko ahaleginak egingo dituztela; baina horretarako, belaunaldien arteko arrakala, sexualitatea, genero identitatea eta abertzaletasuna bezalako gaiei aurre egin beharko diete.
Bien helburu nagusia, ahalik eta hobekien bizitzea bada ere; bakoitzaren desirek aurrez aurre topo egiten dute bestearenekin. Hori bai, ederki asko ikasi dutena, kandela bezala, gu guztiok egunen batetan itzali egingo garela da. Orduan, bizitza bera borroka galdua bada, zergatik hainbeste beldur bidean huts egiteari? Ez al litzateke okerragoa, bizitza honetatik argi izpirik ere egin gabe pasatzea?".
Zuzendaritza: Asier Zabaleta. Dantzariak: Paula Plano Calvo eta Asier Zabaleta. Koreografia: Asier Zabaleta. Aktore zuzendaritza: Amaia Lizarralde. Eszenografia: Pello Artola. Testua: Asier Zabaleta. Bideoa: Inés Bermejo. Musika: Asier Zabaleta. Argien diseinua: Junki Mayo. Ekoizpena: Ertza. Banaketa: Ines Bermejo.
Hainbesteko zatiketa-une batean, elkartze-egintza bat ikustea gertaera oso bat da. Horregatik, Marcat Dance konpainiaren Afines obrak ospatzen du... (gehiago irakurri)
Maria Muñozek eta Pep Ramisek jatorri eta belaunaldi desberdinetako hamabi interpreterekin partekatzen dute haien hizkuntza poetikoa WE, nosotros... (gehiago irakurri)