ARTE ESZENIKOAK
Testua: La Fundición

IRATXE ANSA/ EUSKADI
El silencio que hacen los cuerpos al caer
IRATXE ANSA (Euskadi) “El sonido que hacen los cuerpos la quietud” (Work in progress)
2014-12-16
Munduko maskararik txikienaz (sudur gorriaz) ari gara ikertzen eta materialak sortzen… Maskara, ez bakarrik objektu bezala, baizik eta nortasuna gorputzetik kanporatzeko dispositibo bezala... Eraldatu egiten gara, beste nortasun batzuk hartzen ditugu..., nolabaiteko eskizofrenia-ariketa bat egiten dugu eta geuregana itzultzen gara trantzearen ostean... fisikotasunaren eta kanpoko materialaren bat baliatuta... Sudur gorria beste elementuren batez ordezkatuz...

Atsekabea, errebeldia, etsipena, objektu edota pertsona baten manipulazioa edo esperimentazioa, maitasuna lortzeko saialdiak, zure azken gertaeraren kontakizuna, ezezagunaren aurreko beldurra...

Bikotea
Seriotasuna, ordena, dotorezia, arrazoimena, ohitura onak...
Eromena, bihotza, inozentzia, anabasa, urratzea…
Bien artean gizakiaren esentzia eratzen dute: behar dugun eta nahi dugunaren arteko kontraesana..., gizarteak eta bere arauek inposatzen gaituztenaren eta gure bihotzak eta gure erraiek eskatzen digutenaren arteko kontraesana.

Ideia, sorkuntza, interpretazioa: Iratxe Ansa
Gutxi gorabeherako iraupena: 30 min

Iratxe Ansa Donostian jaioa da, eta hiri hartako Musika Goi-kontserbatorioan graduatu zen. Bere ikasketek eta graduazioak jarraipena izan zuten Stuttgarteko John Cranko Schule-n. 
1993tik aurrera Iratxek zenbait konpainiatan dantzatu du: Basilea Ballet, Ballet Gulbelkian, Compañía Nacional de Danza, Lyon Opera Ballet eta, beranduago, Nederlands Danse Theater delakoarekin.
Bere ibilbidean zehar hainbat koreograforekin lan egin du, hala nola Nacho Duato, William Forsythe, Jiri Kylian, Crystal Pite, Medhi Walerski, Johan Inger, Ohad Naharin, Mats Ek, Nils Christe, Patrick de Bana, Wayne McGregor, Maurice Causey, Alexander Ekman, Rui Horta, Jacopo Godani eta Mathilde Monnier besteak beste. 
Iratxek gala askotan hartu du parte, adibidez Madrilgo Teatro Realekoan edota Bruselako Bizitzarako Dantza izenekoan (bertan beraren koreografia bat aurkeztu zuen: Bizitza). Tel Aviven Nacho Duato eta William Forsythe-ren koreografia batzuk aurkeztu ditu, beste askoren artean. 2002. urtean Benoit de la Danse delakoan parte hartu zuen Nacho Duatorekin batera, eta han bi sari jaso zituen. 
2002an Publikoaren Hautaketa saria eta Emakumezko Dantzari Onenari emandako saria eskuratu zituen Alemaniako Solo Tanz Internationales antzerki jaialdian. 
2007an Ibilbide artistikoari eskainitako saria eman zion Espainiako Dantza Profesionalen Elkarteak.
Koreografo legez, Iratxe Ansak pieza batzuk sortu ditu Lyongo Operako Balletentzat, Lines Ballet Junior Company-rentzat eta galetarako beren beregi sortutako beste pieza batzuk ere.
2009an Nederlands Danse Theatre uztean, freelance moduan ekin zion bere karrera berriari, tailer koreografikoak emanez, proiektu espezifikoetan dantzatuz eta koreografiak sortuz.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Dantza Tailerra Iratxe Ansa dantzari donostiarrarekin, besteak beste Nacho Duato eta William Forsythe koreografoekin aritutak... (gehiago irakurri)
'From England with love' Ingalaterrari eskainitako dantza bidezko maitasun-deklarazioa da. Londresen bizi den Hofesh Shechter koreografo eta dant... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ
21 urte baino gehiago dira Larratxoko Kultur Etxean Sevillanen Jaialdia antolatzen de... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Janire Etxabek dantza bertikala, eskalada eta musika uztartzen ditu. Paula Olaz konpo... (gehiago irakurri)
AMURRIO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago