ARTE ESZENIKOAK

IPARRATIK
Iparratik

Gero Axular dantza taldeak Iparratik kale ikuskizuna aurkeztuko du Okendo Plazan Iturritik Jaialdiaren baitan. 

Iparratik bide berri bati ekiteko gonbidapena da. Pausoz pauso, dantzak eta musikak iragana eta oraina uztartzen dituzte, gure sustraien indarra eta etorkizunari begiratzeko kemena agerian utziz. Tradizioz, emozioz eta mugimenduz landutako bidaia honek ikuslea bere baitan urgiltzera gonbidatzen du.

Gero Axular taldea 2004an sortu zen euskal dantzan urrats bat haratago emateko asmoz. Gero taldeko sustatzaileek ikusi zuten gure kultura, gorde eta zaindu ez ezik, landu eta bultzatu ere egin behar dela. Ordutik, bederatzi ikuskizun sortu ditu: Sasi Artean, Lamien Basoa, Talaia, Xereta, Argizaiola, Itzal Galdua, Agorrila, Higa eta Agoteak;  euskal dantza eta zuzeneko musika gaurkotuz eta ikuskizun moderno eta hunkigarriak eskainiz. 2026ra arte, 380 emanaldi baino gehiago eskaini ditu eta 64 jaialditan parte hartu du, Frantzia, Belgika, Italia, Portugal, Alemania, Hungaria, Polonia, Gales, Eskozia, Serbia, Kroazia, Danimarka, Eslovenia eta Grezia bezalako herrialdeetan.

Zuzendaritza: Garazi Iparragirre. Koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga. Musika zuzendaritza: Andoni Iparragirre


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
24
Urria
Larunbata
Plaza Okendo
18:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago