ARTE ESZENIKOAK

IBAIA
Ibaia

Gorputzaren mugimenduaren eta indarraren bidez, interpreteek kontzientziaren erritmoak, distrazioaren pisua eta unean bertan egotearen erronka aztertzen dituzte: "Ibaia ikusten ez baduzu, bertan zaude. Errealitateak maiz norabide askotara eramaten gaituen honetan, mindfulness-ak geuregana itzultzeko bidea eskaintzen digu, zarataren erdian lasaitasuna aurkitzeko oroigarri bat".

Sorkuntzak mugimenduaren eta narrazio fisikoaren elementuak uztartzen ditu; hitzak urriak diren arren, gorputzen adierazpenak mugarik gabeko esperientzia ikusgarria sortzen du. Eszenak adimenaren bidaien isladak dira: azkar eta kaotikoetatik, urmael bareetara, zatiketatik osotasunera. Bizitzaren korrontearekin bat egitea zer den esploratuz, hari aurre egin beharrean. Harri batek geldirik dirau ibaiaren ondoan eta bitartean, bizitzaren ur-lasterrak etenik gabe igarotzen dira haren ondotik.

Gizarteko hainbat esparrutako pertsonak elkartu dira mindfulness-aren esplorazio komun bat elkar banatzeko. Irakasleak, ikasleak, amak eta profesionalak dira. Bakoitzak bere esperientzia eta sentiberatasuna ekartzen ditu sorkuntza honetara. Egiten duten benetako interpretazioak, inperfekzioaren edertasuna islatzen du, mindfulness-aren ideiarekin bat eginez. Izan ere, honek ere ez du perfektua dena bilatzen, baizik eta onarpena, unean egotea eta uretan erabat murgiltzea. Interpreteen mugimenduak ez dira urteetako prestakuntzak findutakoak, baizik eta egiazko adierazpen zintzoak eta ausartak, eguneroko entrenamenduaren eta batzuetan ezinezkoa dirudienaren aurrean jartzeko adorea dute:Ibaitik ateratzeko.

Konpositorea: Chemi Ben David. Dramaturgia: Frédérique Lombart. Argazkigintza, bideoa eta aholkularitza artistikoa: Shira Hochman. Ekoizpen laguntzailea: Bego Burgueño Gonzales. Biolin akordeoi jotzailea: Maite Aldaregia. Aktorea: Oihana Maritorena. Interpreteak: Sara Solaegi Etxebeste, Izaskun Molas Olalde, Donna Apellaniz Nieto, Alba Birichinaga Felices, Andrea Melo, Carla Campo, Eva Sanchez.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rafaela Carrasco (koreografia eta zuzendaritza)Álvaro Tato (dramaturgia)Gema Caballer... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
VITORIA-GASTEIZ
VITORIA-GASTEIZ
VITORIA-GASTEIZ
Ikuskizunaren datak
Ekaina
Igandea
Gazteszena (Egia)
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago