ARTE ESZENIKOAK

HARREMAN - ZIRKOZAURRE
HARREMAN - Zirkozaurre
Zirkozaurreren azken proiektu artistikoak ‘Malabareen eta Mugimenduaren Laborategia’ deritzonetik sortu dira. Horrela gertatzen da, halaber, ‘Harreman’ lanarekin. Ikerketa hilabete askoren emaitza da, lan zuzendu eta pertsonalizatu baten emaitza, eta bertan, zirkukoteknikez gain, musika eta euskal dantzak izan dira protagonista.
Malabarekin eta mugimenduarekin ditugun ohiko prozesuak oso testuinguru zehatza duenproiektu baten zerbitzura jarri ditugu. Asmoa musika-errepertorio batean eta euskal sustrainabarmenak dituen ikuskizun batean oinarrituta sortzea da. Berariazko koreografiak asmatzea eta, azken finean, ikuslea are gehiago harritzen duten bi mundu batzea.
Aurrekoetan bezala, laborategian kontuan hartu ditugu metodoa, teknika, pultsua, erritmoa, denborak eta espazioak. Metronomoa erabili dugu, zortzietan lan egin dugu eta matematika aplikatu dugu gure malabaristak sinkronizatzeko.
Gainera, beste diziplina batzuetako artistekin ere entseiuak egin ditugu, proiektu komunarekin konprometituak. Eta, jakina, euskal musika tradizionalera hurbildu gara, txistura bereziki.
Hori guztia zirkuko eta dantzako irakasle profesionalen talde batekin, taldea sendotu eta babestu dutenak.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago