ARTE ESZENIKOAK

GU AGUSTINA
Gu Agustina

Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza. Osagai hauek emakumezko erraketisten ibiliak jarriko ditu plazan Gu Agustina ikuskizunak. Jokoa bezala bizia eta dinamikoa, dotorea eta fina.

Garaiko emakumezko erraketisten jantzi eta erraketak soinean, doinu tradizional ezagunak lagun, euskal dantza tradizionala oinarri izango da Jon Mayaren koreografietan. Aner Peritz bertsolariak jarriko dio ahotsa Agustina Otaolari eta Ereintza Dantza Taldeko musikari eta dantzariek haren ibilerak eszenaratuko dituzte. Lehen pilotakadak, Madril eta Bartzelonako ibilerak, Kubako abentura eta emakumea eta pilota.

Ramonita, Emili, Soroa, Asteasu... eta Agustina. Eliteko kirolariak garai batean, eta hainbat eta hainbat emakume bezala ezezagun eta anonimo. Ez bat eta ez bi, ehundaka ziren Euskal Herrian ez ezik, Espainian eta Ameriketan barrena aritzen ziren emakumezko raketistak. Horietako bat izan zen Agustina, Agustina Otaola errenteriarra.

Bertsolaria: Aner Peritz. Dantzariak: Ereintza Dantza Taldea. Musikariak: Mikel Oliveri, Andoitz Antzizar, Itziar Etxegia, Iñaki Letamendia. Koreografiak: Jon Maya. Jantziak: Kontzi Sein, Maider Larre. Materiala: Unai Oyarzabal. Zuzendaritza: Jon Maya, Alain Maya.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
17
Urria
Ostirala
Okendo Plaza
18:45 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago