ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES
THEATERHAUS STUTTGART
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
Eric Gauthier koreografoak hiru sorkuntza-lan dakarzkigu hark sortu eta haren izena daraman konpainiaren bitartez. Saioaren lehen zatian, 'Swan Lakes'-etik ateratako bi koreografia ikusiko ditugu, 'Lago de los cisnes' hilezkorrean inspiratuta. Bi pieza horiek nazioarteko dantzako figura banaren lanak dira: Marie Chouniard eta Hofesh Shechter. Emanaldiaren amaieran, Ohad Martin sortzaile israeldarraren 'Minus 16' klasikoa izango da.

Martxoaren 22a eta 23a, hau da, ostirala eta larunbata, gorriz markatuta daude dantzazaleen egutegietan. Arriaga Antzokian nazioartean prestigio handienetakoa duen Alemaniako konpainia baten bi emanaldi izango ditugu: Gauthier Dance//Dance Company Theaterhaus Stuttgart konpainia, Eric Gauthier koreografo, dantzari eta musikaria zuzendari duena, etorriko da gurera. Nazioartean izen handia duen sortzaile bat da, eta, gainera, ezaguna da mundu osoko koreografo ospetsuak eta talentu hunkigarriak erakartzeko duen gaitasunagatik. Horren adibide da asteburu honetan Bilbon aurkeztuko duen programa.

 

Gauthierrek taldearentzako hiru pieza sortu ditu. Lehen zatian bere SWAN LAKES programatik ateratako bi koreografia oso desberdin konbinatzen dira. Ideia irudimentsu horretan Beltxargen lakua (Swan lake) hain ospetsuan oinarritutako lanak fusionatzen ditu, eta izenburuan pluralean doaz, hain zuzen ere, koreografo gonbidatu bakoitzak proposatutako "lakuen" batura hori adierazteko. Kasu honetan, Alemaniako Stuttgart hirian errotutako konpainiak dantzatuko dituen bi piezak puntako bi koreograforenak dira, nazioarteko dantzako bi izen handiren piezak: Marie Chouinard eta Hofesh Shechterrenak, zeinak jada ezagunak baitira Arriaga Antzokiko ikusleen artean, aurretik ere beren lan batzuekin gozatzeko aukera izan baitute.

 

Swan lakes atala osatzen duten bi piezetako lehena Marie Chouinard kanadarrarena da. Le chant du cygne: le lac piezan konpainiako dantzariak zapaldutako beltxarga izatetik argi eta garbi menderakaitz izatera igarotzen dira, mezu feminista oso zuzen batekin. Koreografoak, bere estilo abangoardista eta garaikideari leial, esperientzia murgiltzaile eta sentsual bat proposatzen du, non dantza, musika elektronikoa eta bideo-proiekzioak uztartzen diren.

 

Bigarren pieza Hofesh Shechterren Swan cake da, eta talde handi baten portaerari buruzko azterlan dantzatu bat dirudi, zeina berak konposatutako musika inguratzaile batean girotuta baitago. Gogoan izan behar da Ingalaterran bizi den koreografo israeldarra ezaguna dela bere mugimenduaren fisikaltasun bereziaren osagarri diren soinu-banda atmosferikoak osatzeagatik. Swan Cake ballet klasikoaren hondo ilunean oinarritzen da. Edertasun aratz eta garbiaren ordez, Shechterrek gainazalaren azpialdean murgiltzen gaitu, han azaleratzeko zain dagoen edertasun mota oso berezi bat dagoela ulertarazteko. Horrela, lekurik eta aukerarik ez duten pertsonak erakusten dizkigu, baina desioak, fantasiak eta ametsak dituztenak

 

Eta amaitzeko, kultuzko obra bat

Programa hirukoitza ixteko beste gutizia bat dugu. Konpainiako 16 kideek bat egiten dute Ohad Naharin sortzaile israeldarraren MINUS 16 kultuzko klasikoa interpretatzeko. Kaleidoskopio batean bezala, koreografiak hainbat pasarte, material musikal eta aldarte konbinatzen ditu, eta Naharinek etengabe berrantolatu eta aldatzen ditu. Mambo, Vivaldi, gitarra elektriko indartsu baten eta musika israeldarraren nahasketa musikala obrako dinamiken konbinazioa bezain anitza da. Minus 16 bere herrialdeko dantzaren kultuzko klasiko bihurtu da eta mundu osoan antzezten da. Naharin 22 urterekin hasi zen dantza egiten, eta New Yorkera joan zen, Martha Graham dantza modernoaren izen handiak gonbidatuta. 1980tik darama koreografiak egiten, Batsheva Dantza Konpainiako zuzendari artistikoa izan zen 1990etik 2018ra, eta hango koreografo egoiliarra izaten jarraitzen du.

 

Zalantzarik gabe, Minus 16 amaiera indartsu eta egoki bat da Eric Gauthierrek Gauthier Dance//Dance Company Theaterhaus Stuttgart-entzat neurrira egindako programarentzat. 2022an Tanz aldizkari espezializatuaren urtekarian "Urteko konpainia" izendatutakoak dantza garaikidearen hiru erraldoi ospatuko ditu ikuskizun honen bidez.

GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16
GAUTHIER DANCE: SWAN LAKES & MINUS 16

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Eric Gauthier koreografoak hiru sorkuntza-lan dakarzkigu hark sortu eta haren izena daraman konpainiaren bitartez. 'Swan lake... (gehiago irakurri)
'From England with love' Ingalaterrari eskainitako dantza bidezko maitasun-deklarazioa da. Londresen bizi den Hofesh Shechter koreografo eta dant... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ
Cayetana Guillen Cuervo du protagonista askatasunaren aldeko kantu honek. Erromak 'Pa... (gehiago irakurri)
LINARES CIUDAD REAL
21 urte baino gehiago dira Larratxoko Kultur Etxean Sevillanen Jaialdia antolatzen de... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago