ARTE ESZENIKOAK

GAUTHIER DANCE
GAUTHIER DANCE
Gauthier Dance konpainiak, Eric Gauthier-ek zuzenduak, oraintsu FAUST saria eskuratu du. Oraingoan azken programa eskaintzen digu, “FUTURE 6”. Ikuskizuna 6 lan desberdinek osatzen dute, eta horietako bost estreinaldi absolutua dira konpainiarentzat.

 Koreografiak gaur egun Europan dauden sortzaile ospetsuenen esku utzi dira, Gauthierren ustez gaur biharko dantzaren ildoak definitzen baitituzte. 

Benois de la Danse sariaren irabazleak, Jirí Bubenícekek, “Burning bridges” lanean giza emoziorik esistentzialena eta misteriotsuena aztertzen du: maitasuna. “Malasangre” lanean, Sotok omenaldia egiten dio “La Lupe” abeslari kubatarrari, eta sormen miretsienetako bat lortzen du.. Galilik ere inspirazio-iturria musika kubatarrean aurkitzen du eta duo komiko eta bikain batekin liluratzen du. 

Gauthierren sormen berriak, “Takuto” izenekoak, hamar dantzarirentzat pentsatuak, harritu egiten du danborrak zuzenean erabiltzeko duten trebetasunari esker. “I found a Fox” lanean, Gauthier, konpainiako zuzendaria, Marco Goeckeren bakarlan bat interpretatzen ikusiko dugu. “Bolero” lanak, Thossen “klasikoak” amaituko du ikuskizuna, arrakasta handiko gauari amaiera umoretsua emanda. 

Bestalde, esan beharrekoa da Bilboko zaleek denboraldi honetan Maurice Ravelen konposizio entzutetsuaren hiru bertsio desberdin hiru estilo desberdinekin ikusteko aukera daukatela: Victor Ullateren estilo neoklasikoa, Antonio Márquezen estilo flamenkoa eta Stephan Thossen estilo garaikidea.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
La Senior de Larruaren You have an inner world, and so what? piezak heldutasuna eta esperientzia aldarrikatzen ditu, adinaren inguruko estereotip... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Georgiako Dantza eta Kantu Ensemble Nazionalak - Erisioni, Kaukasoko folklore-talde zahar eta historikoenak, Georgiako ondare kulturalaren alderd... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Neri(H)ari - Myriam Perez Cazabonen 40. Bidegurutzea lana inflexio une bat da: norbera eta ingurua galderez betetze bat. Bada, aurrerantz begirat... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago