ARTE ESZENIKOAK
Testua: Jonan Hernández

THE TREE: CAROLYN CARLSON COMPANY
Carolyn Carlson Company
Festival Internacional de Teatro THE TREE
Dantzaren mitoa, jaiotzez kaliforniarra eta adopzioz frantsesa, Carolyn Carlsonen obrak poesia bisuala dira. Gaston Bachelarden Fragments of a Poetics of Fire lanean oinarritutako 'The Tree' ikuskizuna amiltzear dagoen naturarekiko maitasunaren erretratua da, bederatzi dantzarik osatua.
Jaialdia ikuskizun delikatu eta irudimentsu batekin hasiko da: Bells and Spells, Charles Chaplin-en biloba Aurelia Thierréeren eskutik.

Ez dira faltako estatuko konpainia eta sorkuntza-zentroak (Zentro Dramatiko Nazionala, Teatro de la Abadia, Kamikaze, etab.), ezta bertakoak ere (16 guztira), hala nola El Mono Habitado, Proyecto Larrua, Pez Limbo, Ortzai... Gainera, tokiko sei konpainiak pieza bereziak sortuko dituzte edizio honetarako, Off Lokal zikloaren barruan.

Horri guztiari esker, hainbat aktorek zapalduko dituzte gure agertokiak (Javier Cámara, Diana Palazón, Miguel Rellán, Irene Escolar edo Aitziber Garmendia), antzerkigile handien lanak eskaintzearren (Pascal Rambert, Peter Brook, Sergio Peris-Mencheta, Pablo Remón, José Martret, Daniel Veronese eta beste asko).

Era berean, haur txikiei eta familiei 8 proiektu proposatuko zaizkie, zirkoaz, dantzaz, txotxongiloez eta pailazoez goza dezaten.

Guztira 34 ikuskizun eta 44 saio izango dira: 9 nazioartekoak, 9 nazionalak eta 16 euskal konpainienak. Ikuskizun horietatik, 12 estreinaldi absolutuak izango dira; 5, estatu mailako estreinaldiak, eta 6, Euskadin lehen aldiz ikusiko direnak.

Jendearekiko topaketak berreskuratzea eta emanaldiak espazio ez-konbentzionaletan edo antzezleekin agertokia partekatuz egitea normaltasunera itzultzearen seinale argia dira.

Zalantzarik gabe, 47. edizioan elkar ikusteko eta antzerkiaren eta arte eszenikoen magiaz gozatzeko ohitura berreskuratuko dugu.

Eskuragarri dauzkazu 47. Antzerki Jaialdiaren Aldizkaria pdf eta sarrera-salmentari buruzko informazioa.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
CAROLYN CARLSON COMPANY
Dantzaren mitoa, jaiotzez kaliforniarra eta adopzioz frantsesa, Carolyn Carlsonen obrak poesia bisuala dira. Gaston Bachelard... (gehiago irakurri)
CAROLYN CARLSON COMPANY
Dantzaren mitoa, jaiotzez kaliforniarra eta adopzioz frantsesa, Carolyn Carlsonen obrak poesia bisuala dira. Gaston Bachelard... (gehiago irakurri)
CAROLYN CARLSON COMPANY
Dantzaren mitoa, jaiotzez kaliforniarra eta adopzioz frantsesa, Carolyn Carlsonen obrak poesia bisuala dira. Gaston Bachelard... (gehiago irakurri)
CAROLYN CARLSON COMPANY
Dantzaren mitoa, jaiotzez kaliforniarra eta adopzioz frantsesa, Carolyn Carlsonen obrak poesia bisuala dira. Gaston Bachelard... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago