ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

ETERNO
Eterno Carlos Rodríguez Donostia San Sebastián
Hiru hamarkada daramatza Carlos Rodríguez dantzari eta koreografoak (Madril, 1975) dantza flamenkoa zabaltzen eta garaikidearekin uztartzen. 'Eterno' Picassoren irudira hurbilduko da bi piezatan: 'Suitea', flamenkoa eta espiritu garaikidekoa, eta 'Eterno', esperimentala eta eklektikoa.

Ia hiru hamarkada daramatza Carlos Rodríguezek dantza flamenkoa Espainian eta Espainiatik kanpo ezagutarazten, Rojas y Rodríguez bere konpainiarekin. Orain dakarren ikuskizun berrian ?Eterno, bi ekitaldiko lan bat, zuzeneko musikaz lagundua?, Pablo Picassoren margolanen munduan murgildu da.

Eternok ohiko dantza-ikuskizun baten arauak hausten ditu, asmo berritzailez hautsi ere, Picassoren sorkuntza-prozesua deseraikiz, hainbat ikuspegitatik hurbilduz harengana, artista plastiko haren tesiak bere eginda. Artea egia kontatzeko erabiltzen dugun gezur handi bat da, sortu ahal izateko desegiten duguna. Horretarako, ikuskizuna bi piezatan banatzen da: Suite, erro flamenkoa eta espiritu garaikidea dituena, eta Eterno, pieza esperimental eta eklektikoa, espainiar dantzaren estilizazioaz baliatzen dena freskotasun eszenikoa eta berrikuntza erantsiz.

Carlos Rodríguezek dantza espainiar eta garaikideko dantzari handien sorta bat biltzea lortu du, margolan paregabe eta errepikaezina osatzeko.

Sortzailea artistiko eta koreografoa: Carlos Rodriguez. Eszena zuzendaria: Alberto Velasco. Zuzendari koreografikoa: Carmelo Segura. Koreografo gonbidatuak: Iker Karrera, Pedro Córdoba. Interpreteak: Carlos Rodriguez, La Lupi, Joaquín de Luz, Miguel Angel Berna, Mayte Bajo, Estella Alonso, Laura Funez, Ana del Rey, Cynthia Cano, Joan Fenollar, Hugo Aguilar, Juan Bravo. Jatorrizko musika: Lucas Vidal, Manuel Urbina. Musikariak: Roberto Jabonero (biolina), Julio Alcocer (perkusioa), Daniel Jurado (gitarra), Pedro Medina (gitarra), Ricardo Vázquez (gitarra), José Luís Hernández (kantea), David Vázquez (kantea). Eszenografia: Juan Sebastián. Jantziak: Rosa García Andújar. Argiztapena: Luis Perdiguero. Soinua eta iksu-entzunezkoak: Victor Tomé. Diseinu grafikoa: Dani Hinojosa. Komunikazioa: Javier Bellot.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago