ARTE ESZENIKOAK
Gorka Bravo
Photo: Gorka Bravo
Testua: Kmon

ETA ORAIN ZER?
KUKAI DANTZA TALDEA
LORALDIA
Eta orain zer? (Kukai) Loraldia 2023
2023-03-06
Loraldia Festibalaren 9. edizioak Kukai Dantza Konpainiaren Eta orain zer? ikuskizuna aurkeztuko du martxoaren 10ean Euskalduna Jauregian. Formatu handiko ekoizpena da, zuzeneko dantza eta musika uztartzen dituena. Jon Maya Sein koreografoak horren balioan sakontzea eta egungo gizartearen balioetan hura txertatzea proposatzen du. Oraingoan ikusleek topo egingo dute dantzari eta musikariekin espazio berean. Aniztasuna lagun, Kukaik formatu handiko ikuskizun berria dakar. Emozioak pizteko prest?

Ez da ohiko ikuskizuna, artistek eta ikusleek espazio bera partekatuko baitute. Eszenatokirik eta besaulkirik gabe, hauxe da Kukai Dantzak bere hogeigarren urteurrenean prestatu duen
proposamen berritzailea. Ikusleek espazio huts bat aurkituko dute, non ekintza ezberdinak gertatzen hasiko diren.

Murgiltze esperientzia honek espazio ireki eta gardena behar izan du, eta horregatik aukeratu da Euskalduna Jauregiko Urban hall espazioa. Lanak Pascal Gaigneren jatorrizko musika eta Errenteriako HAE Orkestraren zuzeneko interpretazioa ditu, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean. Soka-dantza antzinako errituala da, unibertsala, herrialde eta kolektibo askoren kultura
tradizionalean maiz agertzen dena; tokian tokikoa bezain unibertsala. Gizartearen kohesioaren eta komunitate bereko kide ezberdinen arteko errespetu eta ulermenaren ikurra da. Dantzaren
bidez lortzen den gizartearen batasuna. Kide bakoitzaren berezitasunak errespetatu eta onartuz, guztiena den espazioa eraiki eta partekatuz.

Jon Maya Sein koreografoak sinbologia honetan sakontzea proposatzen du, gaur egungo gizartearen balioetan txertatzeko. Transbertsalitatea, kultur aniztasuna, eta espazioen demokratizazioa izango dira bidaia honetako gaietako batzuk, bizikidetzaren bidez eta adierazpenen eta jatorri koreografikoen aniztasunaren bidez.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Gorka Bravo
KUKAI DANTZA TALDEA
Loraldia Festibalaren 9. edizioak Kukai Dantza Konpainiaren Eta orain zer? ikuskizuna aurkeztuko du martxoaren 10ean Euskaldu... (gehiago irakurri)
KUKAI DANTZA TALDEA
Jon Mayak (Kukai Danza) eta Andrés Marínek (2022ko Dantza Sari Nazionala) 'Yarin' sortu dute, euskal dantza tradizionalen eta... (gehiago irakurri)

Abstrakzio handiko lengoaiaz baliaturik, lan hau euskal kultura eta bere mitoetako hainbat alderdi zeharkatzen dituen instala... (gehiago irakurri)
KUKAI DANTZA TALDEA
Abstrakzio handiko lengoaiaz baliaturik, lan hau euskal kultura eta bere mitoetako hainbat alderdi zeharkatzen dituen instala... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago