ARTE ESZENIKOAK
Testua: BAD

TAOUFIQ IZEDDIOU / ANANIA DANSES
BAD BILBAO
EN ALERTE
“Dantzari buruz berba egitea, nahikoa ulergarri den gauza bat, batzuetan bat ere maitatzen ez dena edo alderantziz... Espazio intimoa, gorria, epela, murriztua. Eta oholtza handi bat eta bakarlari bat bere misioari eta bere pentsamendu independenteei aurre egiten.
Lehen dantza hori hurbiltzen zaidanean, niregandik urruntzen da, gaur egun ni naizen gauzatik. Lehen dantzak nire haurtzaroari buruz hitz egitera bultzatzen nau. Txalo egiten dit, laztandu egiten nau eta esaten dit: “Ez zara zu!” Eta, hala ere, brastakoan jauzarazi nauzu. Itzultzera derrigortzen nauzu. Bazter sekretuen bila nabil, nire izaeraren aurka ere. Argia ematen didazu. Epaitu egiten nauzu. Iraindu egiten nauzu. Eta nire barnean argia aurki dezadan eskatzen duzu. Nire barrua hainbeste bider aztertu dut, nire arnasa aldatu dut, nire martxa, nire erritmoa. Zer gehiago nahi duzu nigandik? Urrunera begiratu dut nire barruan zauden bitartean. Lehen dantzarako zure eskakizuna hilgarria da, ia- ia makabroa. Hil egiten zaitut eta bizkarra eman. Suntsitu egiten zaitut nire oroimenen aurrean libre izateko. Eta zure heriotzak, soinu indartsuek, karrankariek, gitarra elektriko batekoa izango bailitzan, oholtza elikatuko dute.
Taoufiq Izeddiou, 2014ko urtarrila, Marrakex
Gaur egungo dantzak, musikak eta poesiak ematen dute “En Alerte” lan berri honetarako materiala. Koreografiaren hizkerak poesia erabiltzen du eta bere burua baieztatzeko eta askatzeko egiten du berba. Oraingoan, Taoufiq Izeddiou-k inspirazioa marrazten du gaur egungo poesia arabiarretik abiatuta, zehazki Mahmoud Darwish-en poesia. Darwish-ek aipatzen duen hizkeraren gaiak ezinbesteko garrantzia dauka poeta arabiar guztientzat. Madih al-Zill al-‘Ali (.......) poemaren kontakizun luzea sortu du eta gogoeta sakona egiten du gai existentzialen inguruan. En alerte lanak Beiruteko setioan egindako eta poetak 1983an Aljerian irakurritako poemaren unibertsora garamatza. Gaur egungo munduaren bihotzean oihartzuna daukan poema bat da.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
BAD
20 konpainiak parte hartuko dute genero honetako garrantzitsuenetakoa den zikloan. (gehiago irakurri)
Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre hone... (gehiago irakurri)
BAD
BAD-Bilbao Antzerkia Dantza jaialdiak 19 konpainia bikain bilduko ditu urriaren 15tik 25era bitartean Bilbon. 25 ikuskizun iz... (gehiago irakurri)
IGOR X MORENO
Igor Urzelai eta Moreno Salinas dantzariak Londresen bizi dira 2007an elkarrekin lan egiten hasi zirenetik. 'Andante' ('lento... (gehiago irakurri)
AGNES MATEUS - QUIM TÁRRIDA
Genero indarkeriari buruzko gogoeta gordina dakarte Agnes Mateus eta Quim Tarridak 'Rebota, rebota y en tu cara explota' ikus... (gehiago irakurri)
GERMÁN JAUREGI & ANTÍA DÍAZ
'Isaac y Diola' obrarekin hasitako elkarlanari jarraipena eman diote German Jauregi eta Antía Díaz dantzari eta koreografoek,... (gehiago irakurri)
Poliana Lima (Brasil, 1983) dantzari, koreografo eta soziologoak, argi ematen die dantzaren bidez gizakioen barne-barneko emo... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago