ARTE ESZENIKOAK
Testua: Teatro Arriaga Antzokia

COMPANIA NACIONAL DE DANZA
CND & BOS: Don Quijote

Marius Petipa-ren Don Quijote baleta Errusiako balet famatuenetako bat izan zen, Zisneen lakua lanarekin batera. Konposatu ere, Errusian konposatu zen, 1869an, Ludwig Minkus-en partitura batean oinarriturik. Lan koloretsu horrek eten bat ekarri zuen XIX. mendeko balet klasikoetako izaki naturaz gaindiko eta etereoen unibertsoarekiko, eta hezur-haragizko pertsonaia herrikoiak eraman zituen oholtzara.


Libretoak Cervantesen Don Quijoteren bigarren liburukiko pasadizo bat hartzen du oinarri (XXI. Kapitulua, “Non aurrera jarraitzen duten Camachoren ezteiek eta beste zenbait gertakari atsegin…”), eta ekintzak arreta gehiago jartzen die Quiteria eta Basilioren arteko maitasun-lan zurrunbilotsuei ezen ez Don Quijote eta Sanchoren abenturei.

 

Don Quijote baleta etengabe interpretatu da Errusian belaunaldiz belaunaldi, baina bidean hainbat moldaketa ere egin zaizkio, horietatik garrantzitsuena Alexander Gorski-k 1900an egindakoa. Compañía Nacional de Danza taldea 1979an sortu zen Ballet Nacional de España Clásico izenarekin, Víctor Ullate zuelarik zuzendari. Une honetan, José Carlos Martínezek hartu du bere gain Compañía Nacional de Danza zuzentzeko eginkizuna, eta hala ari dira dantzaren arteari zabalkundea ematen errepertorio zabal batekin, tarte handi bat utziz Espainian sortzen diren lan berriei eta baita ere egungo koreografo handiei. Beste estilo batzuk ere badute tokia Konpainiaren errepertorioan, esaterako estilo klasikoak eta neoklasikoak, eta ez dira batere baztertzen ere dantza garaikidea eta abangoardiakoa.
 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Estatuko Dantza Konpainiak eta BOSek Shakespeareren klasikoaren bertsio berri hau pre... (gehiago irakurri)
GRANADA
'From England with love' Ingalaterrari eskainitako dantza bidezko maitasun-deklarazioa da. Londresen bizi den Hofesh Shechter koreografo eta dant... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ
Cayetana Guillen Cuervo du protagonista askatasunaren aldeko kantu honek. Erromak 'Pa... (gehiago irakurri)
LINARES CIUDAD REAL
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago