ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

AZTURA (NODE)
Node
Aztura
NODEk 'Aztura' aurkezten du, euskal folklorea eta mitologia gaur egungo ikuspegitik berrikusten dituen dantza garaikideko pieza. Bi dantzari eta abeslari bat eszenan direla, lurralde-identitatea, genero-nortasuna eta justizia klimatikoa jorratzen ditu konpainiaren hamargarren urteurrenean.

2026an 10 urte beteko dituen NODE konpainiak Aztura lana estreinatuko du. Aztura konpainiaren bi pieza enblematikoren batuketa da: Batu eta Basandere. Baina askoz haratago doa. Ez da soilik batasun lan bat egin, baizik eta jarraipena, ikuskizun berri bat sortuz. Hiru antzezle eszenan: bi dantzari eta abeslari liriko bat. Euskal folklorean barrena bidaia, begirada garaikide batetik.Tradizioen eta mitologiaren berrikuspena, genero-ikuspegiaz, justizia klimatikoaz eta lurralde-identitateaz hitz egiten den gunea.

 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago