+ CULTURA

FELIX ETXEBERRIA, BIZITZA BIDAI
Felix Etxeberria, bizitza bidai

Felix Etxeberriaren familiaren eta lagunen ekitaldia (Felix Etxeberria, bizitza bidai) Intxaurrondoko Ibiltariaren XXXII. Astearen baitan.

Felix Etxeberria, Intxaurrondoko Ibiltariaren Astearen sortzailea eta hogeita hamar urte baino gehiagoz bere sustatzailea izan dena, duela aste batzuk hil zen. Honela aurkezten dute ekitaldia:

"Irakaslea ogibidez, gogotsu jardun zen bai gelako lanetan eta baita alor sindikalean, ekintzaile saiatua izan zen auzoko jardueretan eta bidaiatzea maite zuen. Erraz egin dezakegu analogia bere bizitza eta bidaiatzeari buruz zuen ikuspegiaren artean. Batean zein bestean aurkituko ditugu: bilatzea, entzutea, ikastea, harremanak sortzea, elkartasuna eta nolabait laguntzea. Bere bizitzako bidaiaren zati bat berarekin partekatzeko zortea izan dugunok beti gogoratuko dugu pertsona alai, konprometitu eta interes anitzeko norbait bezala. Bere ideiak proiektu zehatz bihurtzeko gaitasuna zuen eta gainera ez zuen falta konpromiso eta irmotasunik. Berarekin bidaiatu eta bizi izan ziren batzuek hainbat oroitzapen eta eta gertakari partekatuko dituzte, hain arrasto sakona utzi digun pertsona elkarrekin gogoratu eta hobeto ezagutu dezagun".


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Giza liburutegia pertsonetan oinarritzen den proiektu bat da. Elkarrizketen bitartez ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Azken urtean eroriko bat edo gehiago izan dituzten, jarduera fisikorik edo kirolik egiten ez duten, edo muskuluen oreka edo ahultasun arazoak hau... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
04
Maiatza
Astelehena
Intxaurrondo K.E.
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago