KMON LIVE ONLINE
Testua: Kmon

COLOQUIO: PROGRAMA DE CORTOMETRAJES HEMEN
Coloquio: Programa de cortometrajes HEMEN

HEMEN ikus-entzunezko emakumeen elkarteak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin batera, hiriko Udaleko Giza Eskubideak arloak eta Donostia Kulturak antolatua, eta #DKEtxean programazioa barruan, zazpi film laburren proiekzioa eskainiko du sarean. Ondoren, solasaldia egongo da eta film laburrak zuzendu edo ekoiztu dituzten emakumeek hartuko dute parte.

Film laburrek giza eskubideak dituzte ardatz. Filmak, Donostia Kulturaren Youtube kanalean egongo dira ikusgai, apirilaren 27tik maiatzaren 3ra arte. Solasaldia, aldiz, apirilaren 30ean egingo da, arratsaldeko 18:30ean, HEMEN elkartearen Facebook orrialdean (@HemenHere). Zuzenean!

Bertan, aurkeztutako laburren sortzaile Amaia San Sebastián, María Aizpuru, Emily Lobsenz, Ainhoa Urgoitia, Nagore Eceiza eta Esti Urresola egongo dira. Moderatzaile lanak HEMENeko juntakide Tessa Andonegi aktoreak egingo ditu.

HEMEN film laburren programa

El tigre (2019). Zuzendaria: Amaia San Sebastián. Euskadi. 1 min

No estamos solas (2016). Zuzendaria: Maria Aizpuru. Euskadi. 15 min

The Clock (2019). Zuzendaria: Emily Lobsenz. AEB. 11 min

Cosiendo futuros (2019). Zuzendaria: Enrique Rey / Gidoia eta ekoizpena: Ainhoa Urgoitia. Euskadi. 20 min

Naqam Diamond (2019). Zuzendaria: Amaia San Sebastián. Euskadi. 6 min

Klimatika (2019). Zuzendaria: Nagore Eceiza. Euskadi. 26 min

Nor-Nori-Nork (2019). Zuzendaria / Dirección: Esti Urresola. Euskadi. 18 min


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Larrotxeneko hainbat fim labur zuzenean emango dira. Emanaldi bakoitza gai konkretu baten inguruan antolatuko da eta ikusleek... (gehiago irakurri)
Larrotxeneko hainbat fim labur zuzenean emango dira. Emanaldi bakoitza gai konkretu baten inguruan antolatuko da eta ikusleek... (gehiago irakurri)
HEMEN ikus-entzunezko emakumeen elkarteak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin batera, hiriko Udaleko Giza Eskubideak ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago