ZINEMA
YALDA, A NIGHT FOR FORGIVENESS (2019)

Barkamenaren prezioa

Iran-Frantzia-Alemania-Suitza-Luxenburgo-Libano. Zuzendaritza: Massoud Bakhshi. Ekoizpena: Jacques Bidou, Marianne Dumoulin / JBA Production, NiKo Film, Close Up Films, Amour Fou Luxembourg, Tita B Productions, Ali Mosaffa Productions, Shortcut Films. Ekoizpenkidetza: Nicole Gerhards, Joëlle Bertossa, Flavia Zanon, Bady Minck, Alexander Dumreicher-Ivanceanu, Ali Mosaffa, Georges Schoucair, Fred Prémel. Gidoia: Massoud Bakhshi. Argazkia: Julian Atanassov. Muntaketa: Jacques Comets. Aktoreak: Sadaf Asgari, Behnaz Jafari, Babak Karimi, Fereshteh Sadre Orafaee, Forough Ghajebeglou, Fereshteh Hosseini, Arman Darvish. Iraupena: 89 min.

HIZKUNTZA: farsi / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Iran, gaur egun. Maryamek 22 urte ditu eta 65 urteko bere senarra, Nasser, hil du ezustean. Heriotza-zigorra ezarri diote. Hala, Nasserren alaba Mona da salba dezakeen pertsona bakarra. Nahikoa izango da Monak telebista saio batean zuzenean eta milioika ikusleren aurrean Maryam barkatzea. Reality showa Yalda gauean da, neguaren hasiera markatzen duen gauean. Urteko gaurik luzeena da, eta are eta askoz ere luzeagoa bi emakumeentzat.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago