ZINEMA
Réponse de femmes (Notre corps, notre sexe) (1975) + Sin techo ni ley (Sans toit ni loi, 1985)

© Ciné-Tamaris 1985

Réponse de femmes (Notre corps, notre sexe) (1975)

Frantzia. Zuzendaritza: Agnès Varda. Ekoizpena: Sylvie Genevoix, Michel Honorin / Antenne 2. Gidoia: Agnès Varda. Argazkia: Jacques Reiss. Muntaketa: Marie Castro. Iraupena: 8 min

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Antenne 2-ko programa batek zazpi emakume zinegileri eskatu zien zazpi minututan galdera honi erantzuteko: "Zer da emakume izatea?" Lan honen bitartez erantzun zuen Vardak, eta sexuaz, desioaz, bizi direneko gizarteaz, amatasunaz... hitz egiten dute bertan hainbat emakumek.

+

Sin techo ni ley (Sans toit ni loi, 1985)

Frantzia. Zuzendaritza: Agnès Varda. Ekoizpena: Ciné-Tamaris, Films Antenne 2 . Gidoia: Agnès Varda. Argazkia: Patrick Blossier. Musika: Joanna Bruzdowicz. Muntaketa: Agnès Varda, Patricia Mazuy. Aktoreak: Sandrine Bonnaire, Macha Méril, Stéphane Freiss, Yolande Moreau, Marthe Jarnias. Iraupena: 105 min

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Neska gazte alderrai bat hilda aurkitu dute, Frantziako hegoaldeko areka batean izoztua. Flashbacken eta ezagutu zutenei egindako elkarrizketen bitartez, emakume horren historiara, gizartetik deserrotzera bultzatu zuten arrazoietara eta behar baino lehen hil izanaren kausetara hurbiltzen saiatzen da filma. Urrezko Lehoia Venezian eta Sandrine Bonnaireren aurrenetako paper nagusietako bat.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago