ZINEMA
Mutter Krausen’s Fahrt ins Glück (1929)

Alemania. Zuzendaritza eta argazkia: Phil Jutzi. Ekoizpena: Prometheus-Kollektiv. Gidoia: Willy Döll, Jan Fethke eta Richard Pfeiffer, Heinrich Zille-ren istorio batean oinarriturik. Muntaketa: Elfriede Böttrich. Aktoreak: Alexandra Schmidt, Holmes Zimmermann, Ilse Trautschold, Friedrich Gnass, Gerhard Bienert, Vera Sacharowa.

INTERTITULUAK: gaztelania, alemana

Weimar-en Errepublikaren zinema proletarioaren klasikoa. Krause ama, Erna alaba eta Paul semea Berlingo sektore txiroenean bizi dira etxebizitza batean. Eurekin batera, prostituta bat eta bere proxeneta bizi dira, logela bat alokatzen baitiete. Krause amak egunkariak saltzen ditu eta Paulek –alkoholikoa eta langabezian– hark irabazitako dirua gastatu ohi du. Diru hori itzultzen saiatzeko eta zorrak ordaintzeko, Paulek lapurreta bat egiten du. Familiaren bizitza okertzen hasten da.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago