ZINEMA
Jennie (Portrait of Jennie, 1948)

AEB. Zuzendaritza: William Dieterle. Ekoizpena: The Selznick Studio, Vanguard Films. Ekoizlea: David O. Selznick. Gidoia: Paul Osborn eta Peter Berneis, Robert Nathan-en Portrait of Jennie nobelan oinarriturik. Argazkia: Joseph H. August. Musika: Dimitri Tiomkin. Muntaketa: William Morgan, Gerard Wilson. Aktoreak: Jennifer Jones, Joseph Cotten, Ethel Barrymore, Lillian Gish, David Wayne.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Eben Adams gainbehera egin duen margolari bat da, eta etsi-etsian dabil lanari berriro ekin ahal izateko inspirazio bila. Neguko egun hotz batean nerabe misteriotsu bat ezagutuko du Central Parken, arraro xamar jantzia, eta hizketan hasi da harekin. Elkarri agur esaten diotenean, neskak pakete bat utzi du ahaztuta bufanda batekin. Hala, Jennie neska gaztearen erretratua margotzen hasiko da Adams, harekiko obsesioak hartuta. Urte batzuk geroago berriz ere gurutzatuko dira haien bideak.

SALMENTA APIRILAREN 15ETIK AURRERA (13:00)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago