HOLD THE FORT
Hold the Fort
  • AEB.
  • Zuzendaritza: William Bagley.
  • Ekoizpena: Tim Reis, Matt Dodd, Luke Williams, Julian Smith, William Bagley / Media Team, Brodacious Films.
  • Gidoia: William Bagley.
  • Argazkia: Alex Allgood.
  • Musika: Team Lovett.
  • Muntaketa: William Bagley.
  • Aktoreak: Chris Mayers, Haley Leary, Levi Burdick, Julian Smith, Michelle Lamb.

76 minutu irauten du, beraz, azkar-azkar ezabatzen du haratustela. Eta ia kanpoaldera irten gabe. Dena lau hormen artean. Gauez. Bizilagunen bilera, AEBn hain tipikoak diren etxe horien jabe harroak, beren lorategi eta garajearekin. Jennyk eta Lucasek erosi berri dute bat. Oso pozik dago gizona. Ez hainbeste emakumea. Baina hori hobe toperik ez duen alokairua baino, ezta? Ba, segun eta? baldin eta deskubritzen baduzue ongietorriko festan komunitateak plan bat duela defendatzeko urbanizaziotik tarteka agertzen diren sorgin, zonbi, gizotsotik. Lasai. Hartuko diozue neurria. Eta gustua. Hau bi adiskidek, Williamek eta Scottek (Hawkins) egin duten parranda bat da. Sitgesen, Midnight X-Treme sailean programatu zuten beren Hold the Fort. Jakin dezazuen pixka bat nondik nora doan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
MURCIA CARTAGENA, MURCIA
MURCIA CARTAGENA, MURCIA
BADAJOZ CÓRDOBA MADRID SEVILLA TOLEDO FU...
CARTAGENA, MURCIA
BADAJOZ CÓRDOBA MURCIA SEVILLA TOLEDO FU...
Ikuskizunaren datak
Azaroa
Asteartea
Teatro Principal
22:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago