ZINEMA

GHOST IN THE CELL + STING OF DEATH
Ghost in the Cell + Sting of Death

Ghost in the Cell (2026). Indonesia-Hego Korea. 106 min

Bizitza luze bezain loriatsua Indonesiako zinemari (Jakartako Eskolako ikasle batek Nest saria irabazi zuen Zinemaldian Erased from the Map film laburrarekin). Bizitza luzea eta fantastikoa Joko Anwari, Grave Tortureren (2024) zuzendariari. Laudorio handiak Austinen Fantastic Festi, film hau koroatua zuenari. Itxaropen handiak ditugu espiritu hura pantailetara itzul dadin, inbertitzaileen eta espekulatzaileen gutiziak suntsitutako baso batetik ihes egin eta hain segurtasun handikoa ez zen kartzela bateko gela, korridore, patio, jantoki eta dutxetan inkrustatuta amaitu zuena, miresgarriak baitira zapal-zapal eginda uzten duen jendearekin sortzen dituen artelanak. Bera da gauzarik bikainena film beldurgarri, xelebre, dantzazale, borrokazale honetan, non zure burua salbatzeko egin behar duzuna den? zure aura farmeatu.

  • Zuzendaritza: Joko Anwar
  • Aktoreak: Abimana Aryasatya, Endy Arfian, Bront Palarae, Morgan Oey, Lukman Sardi, Danang Suryonegoro

+

LEHIKETATIK KANPO

Sting of Death (1966). AEB. 80 min

Unibertsitateko ikasle talde bat Floridako Evergladeseko hezegunera doa udaberriko oporretan. Bertan bizi da Karen ikaslearen aita, Richardson doktorea, itsas biologo gailena eta marmokak ikertzen ari dena bi laguntzailerekin: Hoyt doktorea eta Egon desitxuratua, ezkutuan Karenekin maitemindua. Giro urtarreko Z serie hau William Grefék zuzendu du, eta Neil Sedakaren Do the Jellyfish abestia biltzen du.

  • Zuzendaritza: William Grefé
  • Aktoreak: Joe Morrison, Valerie Hawkins, John Vella, Jack Nagle, Sandy Lee Kane

Segur aski asko interesatuko zaizu...
CARTAGENA, MURCIA
CÁDIZ CÓRDOBA MADRID SEVILLA TOLEDO FUEN...
ALICANTE/ALACANT BARCELONA MADRID MÁLAGA...
CÁDIZ CÓRDOBA MADRID SEVILLA TOLEDO FUEN...
Ikuskizunaren datak
31
Urria
Larunbata
Main Theatre
23:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago