ZINEMA

EL DIABLO SABE TU NOMBRE
El diablo sabe tu nombre

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Andrés Beltrán zuzendariaren El diablo sabe tu nombre (Mexiko) filmaren proiekzioa.

Zure izena eta gauza gehiago, noski. Deabruak dena daki beti. Are gehiago filma Cannesko Marché du Filmeko Blood Window Showcasen aurkeztu bazen. Are gehiago kontuan hartzen badugu bere zuzendariak, Los Angelesen bizi den kolonbiarrak, Postmortem proiektuarekin arrakasta izan zuela Sitges Pitchboxen, non aipamen oso berezia jaso zuen. Dokumentu fikzionatua. Fikzio dokumentatua. Found footage... Filmatzaile bikote bat hospizio batean sutea eragin zuen neskato baten kasua ikertzen ari da. Deabrua, noski, tartean dabil. Eta badaki zuk ama hil zenuela (ai apaiz hori, aita Karrasen itzal luzeak hartua...). Eta zuk Kanibala hiltzeko agindu zenuela. Eta hark beharbada ez zuela zuen alaba eduki nahi... Eta, jakina, deabruak latinez hitz egiten du. Eta egiten duenean, kamerak dar-dar egiten du.

  • Mexiko
  • Zuzendaritza: Andrés Beltrán
  • Ekoizpena: Abe Rosenberg, Carlos Rincones, Miguel Rivera, Francisca Barraza / 1230 Media, Blueberry Films
  • Gidoia: Roque Falabella, Ernesto Falabella, Abe Rosenberg
  • Argazkia: Diego Gilly
  • Musika: Trevor Gureckis, Kat Vokes
  • Muntaketa: Freddy Noriega
  • Aktoreak: Ruth Ramos, Josué Guerra, Lisa Siller, Miguel Islas, Olaf Herrera

Segur aski asko interesatuko zaizu...
CARTAGENA, MURCIA
CÁDIZ CÓRDOBA MADRID SEVILLA TOLEDO FUEN...
ALICANTE/ALACANT BARCELONA MADRID MÁLAGA...
CÁDIZ CÓRDOBA MADRID SEVILLA TOLEDO FUEN...
Ikuskizunaren datak
02
Azaroa
Astelehena
Main Theatre
22:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago