ZINEMA
Der goldene Handschuh (2019)

Alemania-Frantzia. Zuzendaritza: Fatih Akin. Ekoizpena: John Lesher, Dylan Weathered, Adam Mirels, Robert Mirels / 141 Entertainment, Le Grisbi Productions. Gidoia: Fatih Akin. Argazkia: Rainer Klausmann. Musika: FM Einheit. Muntaketa: Andrew Bird, Franziska Schmidt-Kärner. Aktoreak: Jonas Dassler, Margarete Tiesel, Hark Bohm, Katja Studt, Martina Eitner-Acheampong.

HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: gaztelania

St. Pauli distritua, Hanburgo, 70eko hamarkada. Gau giroko auzo bat, edaleak, prostitutak, jokozaleak eta bestelako arima bakartiak sarri joaten diren lekua. Lehen begiratuan, Fritz Honka galtzaile bat da. Aurpegi desitxuratua duen gizona gauez ibiltzen da emakume bakartien bila auzoko zuloan. Ohikoen artean inork ez du susmatzen Honka, itxuraz kalterik egiten ez duena, munstro bat dela. Fatih Akinen film berriak Fritz Honka serieko hiltzailearen historia erreal bortitza moldatu du; "St. Pauliko destripadorea" izenez ezagun, izututa utzi zuen Hanburgoko hiria 70eko hamarkadaren hasieran.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago