ZINEMA
Black Panthers (1968) + Documenteur (1981)

© Ciné-Tamaris 1968

Black Panthers (1968)

Frantzia. Zuzendaritza: Agnès Varda. Ekoizpena: Agnès Varda. Gidoia: Agnès Varda. Argazkia: Agnès Varda, Paul Aratow, Tom Luddy, Pascal Thomas. Muntaketa: Paddy Monk. Iraupena: 30 min

HIZKUNTZA: ingelesa, frantsesa / AZPITITULUAK: euskara

Oaklanden (Kalifornia) filmatutako dokumentala, 1968ko udan bertan izandako manifestazioetan, Black Panthers alderdiko aitzindarietako bat, Huey Newton, epaitzen ari zirenean.

+

Documenteur (1981)

Frantzia-AEB. Zuzendaritza: Agnès Varda. Ekoizpena: Ciné-Tamaris. Gidoia: Agnès Varda. Argazkia: Nurith Aviv. Musika: Georges Delerue. Muntaketa: Sabine Mamou. Aktoreak: Sabine Mamou, Mathieu Demy, Tom Taplin, Gary Feldman, Lisa Blok-Linson. Iraupena: 63 min

HIZKUNTZA: ingelesa, frantsesa / AZPITITULUAK: euskara

Los Angelesen dibortziatu berri den emakume frantses baten istorioa dugu hau. Ostatu bila dabil beretzat eta bere semearentzat (Vardaren eta Demyren semeak antzeztua). Bizilekua aurkitzen duenean, hiriko kaleetan aurkitutako altzariekin dekoratuko du. Émilie eta Martin lasai bizi dira LAko aldirietan. Mekanografoa da bera eta ozeanora begira lan egiten du.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago