ZINEMA
Testua: Kmon

FANT 2022
Fant
FANT
Fant jaialdia "distira osoan" itzuliko da 2022an
2022-04-23
Bilboko Udalak antolatutako Zinemaldi Fantastikoa–FANTen 28. edizioa egingo da maiatzaren 6tik 14ra. Zikloak 47 saio eskainiko ditu ohiko egoitzak eta ordutegiak berreskuratuz, antolatzaileek nabarmendu dutenez.

“Ardura eta kontu handiz, pozik gaude FANTez bere distira osoan gozatzeko”, nabarmendu zuen Kulturako zinegotzi Gonzalo Olabarriak aurkezpen-ekitaldian.

Inaugurazio-gala Campos Eliseos antzokian izango da, eta Álex Gerediagak zuzenduko du; joan den urrian, Arriaga Antzokian egindako Max sarien gala zuzendu zuen Calixto Bieitorekin. Gala honetan ‘Virus-32’ film luzea estreinatuko da nazioartean, Montevideon birus batek eragindako sarraskia kontatzen duena.

FANTek FANTROBIA saria emango dio Prano Bailey-Bond zuzendari eta gidoilari galesari. Nicholas Meyer iparramerikarrak jasoko du Estrella del Fantastico saria. Gainera, Ohorezko Fant-a Bego Vicariori eta Patxi Azpillagari emango zaie, UPV/EHUtik animazioko zineman talentu berria bultzatzeko egindako lanaren aitorpen gisa; eta Macarena Gómez aktoreari, beldurrezko eta fantasiazko zineman aktore gisa egindako ibilbideagatik.

Film laburren atal ofizialak 23 lan proiektatuko ditu. Gainera, jaialdiak Esteban Ibarretxe errealizadore bilbotarra omenduko du, hil berria baita.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
FANT
Bilboko Udalak antolatutako FANT Zinemaldi Fantastikoak 31. edizioa egingo du maiatza... (gehiago irakurri)
BILBAO

Fant-Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 3tik 11ra izango da. 30. edizioan, zikloak Pedro Olea eta Lamberto Bava zinemag... (gehiago irakurri)
FANT
Bilboko Udalak antolatzen duen Fant Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 7tik 16ra egingo da aurten. Ohiko lehiaketaz gain, Bong ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago