ZINEMA
Testua: Kmon

FANT 2024
Fant
FANT
Fant 2024
2024-04-17
Fant-Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 3tik 11ra izango da. 30. edizioan, zikloak Pedro Olea eta Lamberto Bava zinemagileei emango dizkie sari nagusiak. Film laburren atal ofizialak 22 lan proiektatuko ditu, horietatik 13 euskal zinemagileenak.

Inaugurazio-egunean, jaialdiak Ohorezko Fant sariak emango dizkie Javier Botet aktoreari (la niña Medeiros”, REC filmean, 2007an grabatua) eta Portugaleteko Iván Miñambres-i (UniKoren zuzendaria, ikus-entzunezko animazioaren sektorean espezializatutako ekoizpen-etxea). Hilaren 10ean, amaiera-ekitaldian, Olea eta Bavaren txanda izango da. Fantasiazko Izarra saria jasoko dute, Fant-ek emandako sari nagusia.

FANTen lehiaketako Sail Ofiziala bere programazio anitz eta potoloagatik nabarmentzen da. Hautatutako 18 filmak Azkuna Zentroko auditorioan eta Golem Alhóndiga zinemetan proiektatuko dira.

Jaialdian euskararen presentzia nabarmena izango da, 11 film luzek azpititulu elebidunak izango baitituzte. Gauza bera gertatuko da film laburren hiru ataletan. Gainera, generoaren bi film klasiko proiektatuko dira: ‘Matrix’ (1999) eta ‘El arte de morir’ (2000).

Segur aski asko interesatuko zaizu...
FANT
Bilbo berriro ere zinema fantastikoaren epizentro bihurtuko da maiatzaren 8tik 16ra, Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 32... (gehiago irakurri)

Bilboko Udalak antolatutako FANT Zinemaldi Fantastikoak 31. edizioa egingo du maiatzaren 2tik 10era. Jaialdiaren antolatzaile... (gehiago irakurri)
FANT
Bilboko Udalak antolatutako FANT Zinemaldi Fantastikoak 31. edizioa egingo du maiatzaren 2tik 10era. Jaialdiaren antolatzaile... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago