ARTEA
Testua: Gernikako Udala

PICASSO MAKILLATZEN
Aitor Arana
Picasso makillatzen
2017-04-08
Apirilaren 9an, igandearekin, Picassoren Guernica lanaren birsorkuntza ikusteko parada izango da Gernikan, antzerkia, musika, dantza, karakterizazio-makilajea eta kantua uztartuz, Aitor Aranak sortua eta zuzendua den performance bati esker.

Proiektua burutzeko, bat eginik ari da lanean Arana Santurtziko LHIZ San Jorge ikastetxeko irakasle eta ikasleekin, beraiek izango baitira, goizeko 10:30ean hasi eta hurbiltzen diren guztien aurrean, zuzenean, Malagako margolariaren lanaren elementu nagusi bilakatuko diren pertsonen karakterizazio eta eraldaketaz arduratuko direnak. Makillaje lan horiekin batera, Juli Foruria Musika Ikastegiaren eskutik iritsiko zaizkie ikusle guztiei musika doinuak, horiek ere zuzenean interpretatuak.

 

Aitor Arana argazkilari gernikarraren apustu berritzailea Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenerako.

Karakterizazio lanak amaitutakoan ekingo zaio egitarauaren bigarren zatiari, eguerdiko 12:30etik aurrera, Elai Alai aretoan. Antzerkia, dantza, musika eta ikus-entsunezkoen bidez gogora ekarriko zaigu Gernikako bonbardaketaren trajedia, astelehenetako azokaren eszenak eta Cóndor legioak burututako erasoaren alegoria izango den dantzaldia taularatuaz.

 

Gernikako bonbardaketa izan zuen inspirazio iturri Pablo Picassok, eta halaxe ikusiko dugu pintorea, garai jakinaren eta inguruabar dramatikoen isla izango zen lanaren prestatze eta burutze lanetan murgilduta. Kartel erraldoi gisa sortu zuen Picassok bere lana, eta mihisetzarrak orduko izuaren testigantza ez ezik, Bigarren Mundu Gerran gertatuko zenaren premonizioa ere bazekarren. Soiltasun kromatikoa, elementu guzti-guztien intentsitatea eta elementuok artikulatzeko modua dira eszena trajikotasun sakonaz janzten dutenak, eta ekimen honek, Aitor Aranaren ideiari eta Santurtziko San Jorge Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko ikasle eta irakaleen lanari esker, aukera paregabea ematen digu guztion bizitzan presentzia duen margolanaren bertsio bizira hurreratzeko, oihalaren ikuspegi berria moldatu baitute, musika-interpretazioak eta hainbat gerra-gatazkatako biktimen lekukotzak erabilita ekoizpenari are indar handiagoa emanez. Horretarako, Gernikako Kultur Etxeare, Lobak, Gernikazarra eta Gernika Garretan elkarteen, Juli Foruria Musika Ikastegiaren eta ekimenarekin bat egin duten hainbat lagunen kolaborazioa izan du argazkilariak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
@Mario de la Torre
CHILLIDA LEKU
Eduardo Chillida. Pensar con las manos (Eduardo Chillida. Eskuekin pentsatu) erakusketak euskal eskultorearen 125 lan biltzen... (gehiago irakurri)
ARTIUM
Get Me A Stone erakusketaren bidez, artista britainiar-palestinarrak Gazako egungo egoerari begiratzen dio margolaritzaren et... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programak udan ere erabili ahal izango dira lehen aldiz eskaintzen dituen deskon... (gehiago irakurri)
© Jasper Johns, VEGAP, Bilbao, 2026
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Jasper Johns: Night Driver erakusketak artista estatubatuarraren ia 140 obra bilduko ditu, XX. mendearen bigarren erdiko arte... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
'Zuhaitz bat basoan erortzen da' erakusketak entzutea, isiltasuna eta gaur egungo gizartearen tentsioak izango ditu ardatz, a... (gehiago irakurri)
ARTIUM
Maiatzaren 16an eta 17an egingo diren jardueren artean izango dira lorategi zintzilikarien tailerrak, Eneka Bordatoren Fla Fl... (gehiago irakurri)
ANGÉLICA DASS
Itsasmuseumek maiatzaren 10era arte hartuko du erretratuak, objektuak eta testigantza pertsonalak biltzen dituen proiektu a... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago