KMON LIVE ONLINE
Testua: Kmon

IPUINAREN ORDUA. DONOSTIA KULTURA
IPUINAREN ORDUA DK ON!
Ipuinaren Ordua uztailean eta abuztuan itzuliko da
2020-06-29
Ipuinaren Ordua Zikloa eskaintzen ari da Donostia Kultura. Lur Kortak eta bere taldeak bultzatutako ekimen honi esker, familia osoari zuzendutako ipuin bat sarean jarriko dute egunero. Honako hauek dira zikloan parte hartzen ari diren kontalariak: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Donostia Kulturak uda honetan haurrei eta familiei zuzendutako jarduera berri bat sortu du. Irakurzaletasuna bultzatzeko xedearekin, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etan Ipuinaren Ordua euskaraz modu birtualean eskainiko da. Lur Kortak gidatzen duen taldeak egitarau erakargarri bat prestatu du eta Donostiako ondare historiko artistikoa ezagutarazi nahian grabazioak hainbat toki esanguratsutan egin dira. Saioak Donostia Kulturak Youtube-n duen kanaletik emitituko dira eta ipuinekin batera jolasak eta sariak antolatuko dira parte hartzaileentzat. Ostiraletako kontaketak zeinu hizkuntzan izango dira.

Irakurketaren sustapenak udan jarraipena izan dezan, uztailean eta abuztuan haurrek egunero ipuin berri bat entzunez gozatzeko aukera izango dute. Eskarmentu handiko narratzaile taldea osatu da Lur Kortaren gidaritzapean: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Halaber, programak beste ezaugarri nagusi batzuk ditu. Batetik, grabazioak egiteko Donostia hiriko ondare historiko artistikoa ezaugarri duten 44 toki esanguratsu aukeratu dira, ezagunak edo ez hain ezagunak direnak. Besteak beste, Victoria Eugenia Antzokia, San Telmo Museoa, Chillida Leku, Aquariuma, Santa Klara uhartea, Cristina Enea parkea, Igeldoko funikularra, Tabakalera eta Altzako Harria parkea. Ipuin entzuleek Donostia hobeto ezagutu eta estimatzeko lekuak aukeratu dira.

Saioak Donostia Kulturak Youtube-n duen kanaletik emitituko dira eta irailaren 10era arte egongo dira ikusgai.

Bestetik, ipuinekin batera, joko entretenigarriak proposatuko zaizkie haurrei, eta, toki batzuetan, programaren maskota izango den Eguzkitxo panpina aurkitu beharko da. Jokoen erantzunak emailez bidaliko dira donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta helbidera.

Zozketak ere egingo dira eta astero opari berezi bat jasotzeko aukera egongo da, besteak beste, haurrentzako liburuak, San Telmo Museorako gonbidapenak edo Txu-txu trenerako txartelak. Gainera, bisitatuko diren tokien arabera, bertara joateko gonbidapenak egongo dira. Beraz, toki hauetarako sarrerak ere oparituko dira: Eureka! Zientzia museoa, Aquariuma, Euskal Itsas museoa, Chillida Leku, Igeldoko Funikularra eta Jolas Parkerako famili bonoa edo Santa Klara uharterako txalupa.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Donostia Kulturak uda honetan haurrei eta familiei zuzendutako jarduera berri bat sortu du. Irakurzaletasuna bultzatzeko xede... (gehiago irakurri)

Martxoaren 30ean hasita, Ipuinaren Ordua Zikloa eskaintzen ari da Donostia Kultura. Lur Kortak eta bere taldeak bultzatutako ... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago