FAMILIARRA
Testua: Arrigorriaga Clown

ARRIGORRIAGA CLOWN 2017
Arrigorriaga
ARRIGORRIAGA CLOWN
Arrigorriaga Clown 2017
2017-04-28
Arrigorriagako XXII. Nazioarteko Clown eta Pailazoen Jaialdia ospatuko da aurten. Arrigorriagako Alkatea den Asier Albizua Manriquek adierazi duenez, “ikuskizuna hastear da berriro ere”. Alkatearen hitzetan: “Gure asmoa egun hauetan herritarren amets eta ilusioak arazoak baino handiagoak izatea da”. Horretarako, “publiko guztiek gustuko izango duten egitarau oparoa propusatuko dugu berriro ere”. Bederatzi konpainiek osatzen dute aurtengo programazioa.

Horrela, 3 dira Euskal Herriko taldeak, beste 3 Estatuko gainontzeko Autonomia Erkidegoetakoak (Katalunia, Andaluzia, Madril), eta gainontzeko 3ak nazioartekoak (Italia, Japonia, Argentina). Hizkuntzei dagokienez, 2 ikuskizun antzeztuko dituzte euskaraz, beste 2 gaztelaniaz, eta gainontzekoak (5) testurik gabeko lanak izango dira. Herriko hiru gunetan garatuko dira ikuskizunak, hots, Udaletxe Plazan, Frontoian eta Kiroldegian, non jaialdia ospatzea bermatzen den eguraldia edozein izanda ere. Antzezlan guztiak dohakoak izango dira berriro ere.

Aurtengo jaialdiaren aurrekontua 55.000 eurokoa izan da. Alkateak jaialdia babesten dutenen laguntza eskertu nahi izan du ere: EUSKALTEL, BBK, FYM, Bilboko Udala eta, batez ere, Bizkaiko Foru Aldundia. Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusiaren hitzetan: “Arte eszenikoak bultzatzeaz gain, Arrigorriagako Jaialdiak beste dohain batzuk ditu ere, kulturaren aldetik eskaintzen duen balio sozial edo publikoa, adibidez”. Honela, Arrigorriagak espazio sortzailea izateko egiten duen apustua azpimarratu nahi izan du Iturbek. Amaitzeko, jaialdia “pailazoen magiaz gozatu nahi duen pertsona ororentzat ezinbesteko hitzordua” dela adierazi du.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
ARRIGORRIAGA
Arrigorriaga umore onaren epizentro bihurtuko da aurten ere, Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren XXIX. edizioa dela e... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago