ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

TOPAKLOWN 2017
TOPAKLOWN
Toplakown 2017
2017-04-10
Durango clown-aren munduko hiriburu bihurtuko da apirilaren 12tik 16ra, Topaklown zikloaren bosgarren edizioa dela eta. Nazioarteko artista handien emanaldiak eskaintzeaz gain, generoaren sekretuak ikasteko aukera izango dute izena emandako 160 ikasleek. www.topaklown.com

Arte eszenikoen alorrean magia gehien duen generoetako bat izan arren, zoritxarrez sarritan ez zaio merezi duen garrantzia eman. Agian horregatik (baina ez horregatik soilik) da bereziki garrantzitsua Topaklown bezalako ziklo bat, pailazogaiei nazioarteko clown handienetako batzuengandik ikasteko aukera ematen dielako, aldi berean guztiek bere artea gero eta fidelagoa den publikoari erakusten dioten bitartean.
Topaklownek bosgarren edizio beteko du aurten, hainbat lekutatik etorritako konpainia eta clownez osatutako kartel apartarekin. Haiengandik ikasiko dute aurten izena emandako 160en bat ikaslek; kopuru hori, hain zuzen ere, gehituz joan da urtetik urtera, lehenengo edizioan 64 izan ziren eta. Ikusle moduan gozatu nahi dutenek ere izango dute horretarako aukera, San Agustin Kultugunean eta Musika Eskolako parkean (eguraldiak laguntzen badu) antolatutako egitarau interesgarriari esker.
Umorea eta zirrara erabiliz, gizakion barne-grinak erakusten dituen generoaz gozatzeko aukera aparta.
 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
TOPAKLOWN
Apirilaren 7an klown eta umore ikuskizunen maratoia egingo da Aurora Abasolo parkearen inguruan Los Galindos konpainia katal... (gehiago irakurri)
'Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxea' deritzo ‘Bernarda Albaren etxea’ obraren euskarazko egokitzapen honi. Saioa Iriba... (gehiago irakurri)
Mahlerren musika entzuten da, eta argia pizten denean Carlo Mô agertzen da eszenan; hankarik gabe, axila-makulu batzuen gaine... (gehiago irakurri)
TEATRO INDIGESTO
Teatro Indigesto (Zaragoza) taldeak 2007an ekin zion ikuskizunak ekoiztu eta ikastaroak emateari hiru sormen-ardatzen ingurua... (gehiago irakurri)
Ekoizpen handien arranditasunak liluraturik, hiru pertsonaia eszentrikok dakiten moduan emulatu nahi dituzte: gustu zalantzag... (gehiago irakurri)
Madame eta Monsier Poiseau denok bilakatu nahiko genukeen adineko bikotea dira. Buruz ezagutzen dute elkar, eta ohiturak ahal... (gehiago irakurri)
4 ABRIL 17:30 / 19:30. KARRIKA ANTZERKI TALDEA (Euskadi) “Karrikan” (Euskeraz) ESTRENALDIA. SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA. 8 €. Público joven y adulto “Hona nire herritxoa. Egunero... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago