ARTE ESZENIKOAK
Testua: Teatro Arriaga Antzokia

YO CARMEN (COMPAÑÍA MARÍA PAGÉS)
Companía María Pagés
María Pagés: Yo Carmen
2016-05-18
María Pagés dantzari eta koreografo sevillarrak, bere konpainiaren buru jarrita, Carmenen –emakumearen– interpretazio pertsonal bat dakarkigu. Dantzari eta koreografoa ez da mugatu istorioaren berrikuspen hutsa egitera, pertsonaiaren ikuspegi berria eskaintzen baitigu.
Pagésen lanean emakume baten ahotsa altxatzen da indartsu, argi eta bipil adierazteko emakume arimak eraiki eta bizi duen errealitatea. “Yo, Carmen” honek burutik ezabatzen dio publikoari denok gure kultur unibertsoan txertatuta daukagun irudi prefabrikatua. Pagésen lanak bizitza, plazera, askatasuna eta zoriona aldarrikatzen ditu gizaki guztien funtsezko eskubideak bezala.

María Pagések Antonio Gadesen konpainian hasi zuen bere karrera, eta Gades dauka geroztik bere maisutzat. Arte Ederretako Merituaren Domina jaso zuen 2014an, dantzari eta koreografo bezala, Dantzako Sari Nazionala 2002an, Léonide Massine saria 2004an, eta Madrileko Komunitateko Kultura Saria 2007an. Sevillako Arte Flamenkoko Biurtekoaren Giraldillo Sariak zortzi aldiz irabazi izanak argi uzten du flamenkoko dantzari eta koreografo handienetako bat dela. María Pagés eta bere konpainia munduko antzoki ospetsuenetan aritu dira.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
COMPANÍA MARÍA PAGÉS
María Pagés dantzari eta koreografo sevillarrak, bere konpainiaren buru jarrita, Carmenen –emakumearen– interpretazio pertson... (gehiago irakurri)
COMPANÍA MARÍA PAGÉS
María Pagés dantzari sevillarak denborari egindako oda honek orimenaren eta garaikidetasunaren arteko elkarrizketa dakarkigu.... (gehiago irakurri)
COMPANÍA MARÍA PAGÉS
María Pagés dantzari sevillarak denborari egindako oda honek orimenaren eta garaikidetasunaren arteko elkarrizketa dakarkigu.... (gehiago irakurri)
COMPANÍA MARÍA PAGÉS
Flamenkoaren egungo izen nagusietakoa den Maria Pages dantzari eta koreografoak sortu du 'Paraíso de los negros', Carl Van ... (gehiago irakurri)
COMPANÍA MARÍA PAGÉS
María Pagés dantzari sevillarak denborari egindako oda honek orimenaren eta garaikidetasunaren arteko elkarrizketa dakarkigu.... (gehiago irakurri)
COMPANÍA MARÍA PAGÉS
Dantzari eta koreografoa, Maria Pages flamenkoaren gaur egungo izen nagusietako bat da. 'Óyeme con los ojos' zoragarrian, dan... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2024/2025 ikasturte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago