ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

DRAMATURGIA LEHIAKETA 2026
Sala Bbk
TORNEO DE DRAMATURGIA
I. Bizkaiko Dramaturgia Txapelketak antzerkiaren ring bihurtuko du Bilboko Sala BBK
2026-10-14
Zortzi antzezlan argitaragabe lehiatuko dira azaroaren 7an eta 8an, lau euskaraz eta lau gaztelaniaz. Publikoak erabakiko ditu irabazleak, bakoitzak 1.000 euroko saria jasoko duelarik. Lehiaketa Dramaturgia Biziak 2026 ekimenaren barruan egingo da, Euskal Dramaturgiaren lehen jardunaldiekin batera.

Bilboko Sala BBKko agertokia ring bihurtuko da azaroaren 7an eta 8an, I. Bizkaiko Dramaturgia Txapelketa hartzeko. Zortzi antzerki-testu argitaragabek aurrez aurre egingo dute topo, eta ikusleek erabakiko dute zein lan igaroko diren finalera eta zeintzuk izango diren irabazleak. Lehiaketa Dramaturgia Biziak 2026 ekimenaren barruan kokatzen da, BBK-k, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolak, bultzatutako Euskal Dramaturgiaren lehen jardunaldien baitan.

Ekimenaren helburua euskal dramaturgia garaikidea sustatzea, lurraldeko talentuari bultzada ematea eta antzerki-idazketa profesionalen, sortzaile berrien eta ikusleen artean zabaltzea da. Deialdia 18 urtetik gorako pertsona guztiei dago zuzenduta, antzerkirako idazteko interesa duten profesionalei zein hasiberriei, eta lanak aurkezteko epea urriaren 29an amaituko da.

Epaimahai batek zortzi testu hautatuko ditu, lau euskaraz eta lau gaztelaniaz. Dantzertiko ikasleek eramango dituzte oholtzara, irakurketa dramatizatuen edo erdi-muntatutako emanaldien bidez. Azaroaren 7an, larunbatean, jokatuko den finalaurrekoan, ikusleek lau lan aukeratuko dituzte zuzenean, bi hizkuntza bakoitzeko. Hurrengo egunean izango da finala, eta orduan erabakiko dira bi sariak, bakoitza 1.000 eurokoa. Bi saioetarako sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Lanak originalak eta argitaragabeak izan beharko dira, eta aurretik saririk jaso gabeak. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi testu aurkeztu ahal izango ditu; gehienez bi antzezlerentzat idatziak eta 15 minutuko iraupena izango dute. Oinarriak Sala BBKren webgunean daude eskuragarri. Testuak testuak@dantzerti.eus helbidera bidali beharko dira, bi PDF fitxategitan: batean, testua, izenburua eta ezizena jasoko dira, egilea nor den adierazi gabe; bestean, egilearen datu pertsonalak.

Dramaturgia Biziak azaroaren 6tik 8ra luzatuko da, antzerki-idazketara hainbat ikuspegitatik hurbiltzeko egitarauarekin. Ostiraleko eta larunbateko goizetan dramaturgiaren, zuzendaritzaren, interpretazioaren eta antzerki-argitalpenaren arloko profesionalen arteko topaketak eta mahai-inguruak egingo dira. Parte-hartzaileen artean izango dira Ana García Peña, La aldea vacía lanagatik 2025eko Ana Diosdado Antzerki SGAE Saria jaso zuena; Agurtzane Intxaurraga; Javier Liñera; Conchita Piña, Antígona argitaletxearen sortzaileetako bat; eta Denise Despeyroux. Jardueretan parte hartzea doakoa izango da, aurrez izena emanda, dramaturgiabiziak@dantzerti.eus helbidean.

 

Material inflamable tailerra

Egitaraua Material inflamable izeneko dramaturgia-tailerrarekin osatuko da. Paco Gámezek emango du azaroaren 7ko arratsaldean eta 8ko goizean. Zazpi orduko saioetan, antzezlan bati ekiteko hainbat modu landuko dituzte parte-hartzaileek, zentzumenetatik, bizipen pertsonaletatik, logikatik, kanpoko elementuetatik edo zoriak ekarritako materialetatik abiatuta. Izen-emateak 40 euro balio du, eta azaroaren 6an taularatuko den Leonora antzezlana ikusteko sarrera ere barne hartzen du.

Alberto Conejerok idatzi eta zuzendutako lana Natalia Huartek antzezten du. Leonora Carrington artista surrealistaren Memorias de abajo liburuan oinarrituta, obraren ardatza artistaren gaztaroa eta Gerra Zibilaren ondoren Espainian igarotako garaia dira. Sorkuntza artistikoaren bokazioa, indarkeria psikiatrikoa, errebolta eta askatasun-nahia ditu hizpide.

Txapelketaren bidez, Dramaturgia Biziak ekimenak sortzaile berrien, profesionalen eta ikusleen arteko topagunea osatu nahi du. Antzerki-idazketa esperientzia partekatu bihurtzen da: testuak ez dira irakurri edo taularatu besterik egiten, publikoaren zuzeneko erabakiaren mende ere jartzen dira.

I. Bizkaiko Dramaturgia Txapelketak antzerkiaren ring bihurtuko du Bilboko Sala BBK
I. Bizkaiko Dramaturgia Txapelketak antzerkiaren ring bihurtuko du Bilboko Sala BBK
I. Bizkaiko Dramaturgia Txapelketak antzerkiaren ring bihurtuko du Bilboko Sala BBK

Segur aski asko interesatuko zaizu...
SALA BBK
David Caiñak idatzi eta zuzendutako BBK Salaren ekoizpen berriak Bilboko jaietatik harago luzatuko du bere ibilbidea, irailar... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK Aretoak Bilbao Damba Festival jaialdiaren beste edizio bat hartuko du larunbat honetan, martxoaren 21ean. Jaialdi horrek ... (gehiago irakurri)
David Caíña, Ane Pikaza y María Goiricelaya (La Dramática Errante), Xabi Camarero y Dani Vicente (Urtz), Koldo Bilbao (responsable de cultura de BBK) y Andoni Aizpuru e Iñigo Zubizarreta (Erromintxelak) ©Sala Bbk
SALA BBK
40 kontzertu baino gehiago, 30 antzerki-emanaldi inguru, bi ekoizpen propio, 40 zinema-proiekzio eta jarduera kultural eta fa... (gehiago irakurri)
Developpe Dance Clausura @Ibai Armentia
SALA BBK
Developpe Dantza Nazioarteko Lehiaketaren bigarren edizioa Sala BBKn amaitu da balantze bikainarekin: 300 parte-hartzaile bai... (gehiago irakurri)
SALA BBK
Bilbo aste honetan dantza klasikoko erreferentzia nagusietako bat bihurtu da, Developpe Dantza Nazioarteko Lehiaketaren bigar... (gehiago irakurri)
SALA BBK
Talentu gaztearen erritmora dantzatuko du Bilbok Developpe Dantza Nazioarteko Lehiaketaren bigarren edizioak sari, egun et... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago